Larraun (ibaia)
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larraun (argipena)».
Larraun[1] Nafarroa Garaiko ibai bat da. Ibaiak Larraun udalerriko Iribas herrian iturburua du, hortik bere izena.
Larraun | |
---|---|
Larraun (ibaia) (Euskal Herriko ibaien mapa) | |
Koordenatuak | 42°50′14″N 1°10′31″W / 42.83717°N 1.17521°W |
Kokapena | Nafarroa Garaia |
Luzera | km |
Batez besteko emaria | 1,07 m³/s |
Ibilbidea
aldatuAralar mendilerroaren iparraldeko basoetan, Iribas herriko lursailetan jaiotzen da, ondoren ipar-ekialdeko norantzan Alli eta Lekunberri herrien artean igaro eta hego-ekialderantz biratuz Mugiro herriaren albotik iragaten da. Hortik A-15 autobidearen parera ailegatzen da, izan ere, eremu honetan autobide honek ibaiaren arroaren ibilbidea jarraitzen du.
Imotz udalerriko Urritza, Latasa eta Goldaratz herrien artetik igaro ondoren, hegoalderako norantza hartu eta autobidearekin batera mendiarte estu batean sartzen da. Mendiarte honetatik Bi Haizpeak izeneko pasagunean Sakana eskualdera ateratzen da, Irurtzun udalerriaren albotik igaroz. Behin Irurtzun igarota, Urritzola eta Izurdiaga herrien artean Arakil ibaiarekin bat egiten du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.