Rio Grande edo Rio Bravo[1] Ipar Amerikako ibaia da, Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdea eta Mexikoko iparraldea zeharkatzen dituena. Lurralde hartako bosgarrena da luzeran. 3.034 km luze da, eta haren arroak 607.965 km2 hartzen ditu.

Rio Grande
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera3.051 km
Geografia
Map
Koordenatuak37°47′52″N 107°32′18″W / 37.7978°N 107.5384°W / 37.7978; -107.5384
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Mexiko Berria
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera471.900 km²
Arro hidrografikoaRio Grande basin (en) Itzuli
Ur-emaria85 m³/s
Bokalea
()
Mexikoko golkoa

Izena aldatu

AEBetan, Rio Grande izena ematen zaio; Mexikon, aldiz, Río Bravo edo Río Bravo del Norte.

Geografia aldatu

Iturburua San Juan mendietan du, Colorado estatuko hego-mendebaldean, eta Mexikoko golkoan itsasoratzen da, delta zabal batean, Matamoros (Tamaulipas, Mexiko) eta Brownsville (Texas, Estatu Batuak) hirietatik igaro ondoren.

Mexiko Berria estatuko ipar-hegoaldea igaro ondoren, El Paso (Texas) eta Ciudad Juárez (Chihuahua, Mexiko) hiriak jo eta handik aurrera Estatu Batuen (Texas) eta Mexikoren (Chihuahua, Coahuila, Nuevo León eta Tamaulipas) arteko muga eratzen du, 1.995 kilometroz. Pecos (1.183 kilometro), Devils, Chama eta Puerco ibaiak dira ezkerraldeko adar nagusiak, Estatu Batuetan, eta Conchos, Salado eta San Juan ibaiak eskuinaldean, Mexiko aldean hirurak. Arroila handi sakonak eratzen ditu ertzetan. Lur behereak zeharkatzen ditu handik itsasorainoko bidean.

Urtegi handiak eraiki dira ibai horren ibilguan zehar, igarotzen dituen lurralde idorren mesedetan (Elephant Butte, Mexiko Berria; Amistad, Falcón eta La Azúcar urtegiak, muga aldean). Albuquerque (Mexiko Berria), El Paso (Texas) eta Ciudad Juárez (Chihuahua) Rio Grande ibaiaren ertzeko hiri nagusiak dira. Ontziak ibil daiteke Matamoros hiritik aurrera, bokalean.

Nazioarteko igarobideak aldatu

Ibaiak zenbait nazioarteko igarobide ditu:

Hidrometria aldatu

Rio Granderen emaria 1900-1972 bitartean neurtu zen Laredoko estazioan (Texas), ahoa baino 454 kilometro lehenago.[2] Ibaiak 352.178 km2-ko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 58. Batez besteko emaria 115 m³/s da. Emari handiena irailean du (250 m³/s), eta txikiena, martxoan (59 m³/s).

Rio Granderen batez besteko emariak (/s) Laredon neurtuak
Datuak: 1900-1972 bitartean

Historia aldatu

Álvar Núñez Cabeza de Vaca espainiar itsasgizonak aztertu zituen Rio Grande ibaiaren aldeko lurrak 1536-1537 urteetan, eta Espainia Berriko Erregeorderriaren mende egon ziren XIX. mende hasiera arte. 1848an zehaztu zen Mexikoren eta Estatu Batuen arteko muga Rio Grande ibaiaren bi aldeetara, egun dagoen bezala.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu