São Francisco
São Francisco[1] Brasilgo ibaia da, Minas Gerais, Bahia, Pernambuco, Alagoas, eta Sergipe estatuak zeharkatzen dituena. 2.830 kilometro luze da, eta 641.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Aberri batasunaren ibaia (portugesez: rio da integração nacional) ezizena ematen zaio, itsasalde eta barnealdeko eskualdeen arteko lotura izan delako.
São Francisco São Francisco (pt) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.814 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 10°30′15″S 36°23′40″W / 10.5042°S 36.3944°W |
Estatu burujabe | Brasil |
Brasilgo unitate federatibo | Minas Gerais |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 641.000 km² |
Arro hidrografikoa | São Francisco River basin (en) |
Ur-emaria | 2,943 m³/s |
Lakuak | Três Marias Reservoir (en) eta Sobradinho Reservoir (en) |
Iturburua | Serra da Canastra National Park (en) eta headwaters of São Francisco River (en) (São Roque de Minas) |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (Brejo Grande Piaçabuçu) |
Geografia
aldatuMinas Geraisko-k Serra da Canastra mendilerroan du iturburua, 1.200 metroko altueran; Bahia estatua zeharkaturik, Bahia eta Pernambucoren arteko muga egiten du, eta Sergipe, eta Alagoas estatuen artekoa gero. Ozeano Atlantikora isurtzen da.
Ibaiadarrak
aldatuSão Franciscoren ibaiadar nagusiak honako hauek dira:
- Paraopeba
- Abaeté
- Velhas
- Jequitaí
- Paracatu
- Urucuia
- Verde Grande
- Carinhanha
- Corrente
- Grande
Historia
aldatu1501ean, Ameriko Vespuziok São Franciscoren bokalea esploratu zuenean, bertako amerindiar tribuek Opará (euskaraz «Ibai-itsaso») deitzen zioten. Hala ere, Vespuciok gaur egungo izena jarri zion, Frantzisko Asiskoaren omenez. 1503an, Gonçalo Coelhok berriro esploratu zuen bokalea.
XVI. mendean, portugaldarrek eskualdea kolonizatu zuten, bokalean kokaturik zeuden frantsesak kanporatuz. Hurrengo mendean, kolonizazioa bukatu eta bertako indigenak sarraskitu zituzten. Eskualde honetan sortu zituzten ihes egindako afrikar esklaboek quilombo izeneko errepublika askeak, Portugalgo koroak denbora luzean ezin izan zituenak menderatu. Portugaldarrek herbeheretarrekin ere izan zituzten arazoak bokalean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .