Ramnefjellsfossen
Ramnefjellsfossen Norvegian kokatzen den munduko hirugarren ur-jauzi handiena da ofizialak ez diren hainbat argitalpenen arabera [1] , 818 metrorekin. Gainera «The World Waterfall Database»-ko datu-baseko erreferentziak, garrantzi gutxieneko eta urtaroko jauzi guztiak biltzen dituena, hamaikagarren altuenean kokatzen du. Ur-jauzia Ramnefjellet mendian dago, Stryn udalerrian, Sogn og Fjordane konderrian, Loen eta Oldeneko herrixketatik 10 km-ra.
Ramnefjellsfossen | |
---|---|
Ramnefjellsfossen | |
Kontinentea | Europa |
Ibaia | Utigardselv,Ramnefjellbreen glaziarretik |
Koordenatuak | 61°47′22″N 6°58′00″E / 61.78941°N 6.96664°E |
Mota | Mailakoa |
Garaiera | m. |
Altuera | 818 m. |
Zurrusten kopurua | 3 |
Zurrustarik altuena | 600 m. |
Luzera osoa | m. |
Batez besteko emaria | m³/s |
Munduko altuera maila | 3. |
lakua | Lovatnet lakua (10,49 km²) |
Ezaugarriak
aldatuJausialdia, Ramnefjellbreen glaziarrak elikatzen du, hau Jostedalsbreen glaziarraren besoa da. Jausialdiaren ostean, ura Lovatnet (10,49 km²) lakuan murgiltzen da. Ez dago arazorik jausialdira itsasontziz, ur- hegazkinez edota errepidez hurbiltzeko. Distantzia gutxira kanpin bat kokatzen da, zeinetan bidexka bat hartu daitekeen ur-jauziaren basera iristeko. Ur jausiaren erorketa guztira 818 metro dira, hiru zatitan banatuta. Duen emari eskasagatik, Norvegian ez da energia hidroelektrikoa sortzen duen ur jausi bat bezala izendatu.
Datu interesgarriak
aldatuRamnefjellet mendiak 100 pertsona baino gehiago hil ditu 200, 1905 eta 1936. urteetan garraiatu zituen lur kantitate handien ondorioz. 2008. urtean Lovatnet lakutik ur jauziari atera zitzaion argazki bat, Emirates Airlinesen "Skywards" liburuxka batean argitaratu zen.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) [1] Ramnefjellfossen World Waterfall Database-an
Erreferentziak
aldatu- ↑ The Top Ten of Everything. United Kingdom: Dorling Kindersley Publishers. ISBN 1864661267.