Arkeologia-aztarnategi

historiaurreko, historiako edo gaur egungo jardueraren froga materialak gordetzen dituen leku edo gune fisikoen multzoa

Arkeologia aztarnategia lehenaldiko jardueren frogak (historiaurrekoak zein historiakoak) gorde dituen tokia edo tokien multzoa da, arkeologiaren bitartez ikertua edo ikertzekoa.

Atapuercako aztarnategia (Burgos, Espainia).

Aldiro zaila da aztarnategi baten mugak kokatzea. Tradizionalean, kokalekuen eta lanabesen arrastoak topatzeagatik bereizten dira aztarnategiak. Paleolito edo mesolito garaiak ikertzerakoan, harrizko xaflak sakabanatuta aurkitzeak ere osa lezake ikertzea merezi duen aztarnategi bat. Antzinako herrixka bat eta ondoko hilerria aztarnategi beratzat edo bi desberdintzat har daitezke, arkeologoaren arabera. Paisaiaren arkeologia kontuan hartuta, gizakiaren jarduera oro testuinguru zabalago batean ikusi behar da.

Kanpo estekak

aldatu