Artikulu hau garbitzeko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erratz (argipena)».

Erratza zuntz-sorta bati kirten luze bat lotuz osatzen den garbiketarako tresna bat da, zoruak garbitzeko erabiltzen dena. Kirten luzeak zorua zutik garbitzeko ahalbidetzen du, makurtu gabe. Erraztatu ondoren, bildutako zikina pala txiki batez jasotzea ohikoa da. Historian zehar, zurezko makilari loturiko landare-zuntz edo zurdak erabiltzen baziren ere, egun zuntz sintetikozko erratzak erabiltzen dira gehienetan. Garbitu beharrekoa nolakoa den, halako erratza erabili behar da: hautsa bildu behar bada, hobe da zuntz meheak dituzten erratzak erabiltzea; zikina larria bada, zuntz lodiagoak egokiagoak dira.

800
Landare-zuntzez egindako erratzak salgai.
200
Erratz mota zenbait, zoruan egin beharreko garbiketaren arabera.
500
Langile bat zorua erraztatzen.

Kanpo estekak aldatu