Labore-txandaketa
Alor batean espezie edo barietate desberdineko laboreak txandaka ereitean edo landatzean oinarritzen den nekazaritza-teknika
Labore-txandaketa edo uztalda nekazaritza-teknika bat da, alor batean espezie edo barietate desberdineko laboreak txandaka ereitean edo landatzean oinarritzen dena.[1] Horrela, ongarritzea hobeto aprobetxatzen da, belar gaiztoak hobeto kontrolatzen dira eta izurriteekin eta gaixotasunekin arazoak gutxitzen dira. Praktika honetan landare begetatibo ezberdinak baina familia botaniko berekoak izatea saihestu behar da, adibidez: espinaka eta erremolatxa (Chenopodioideae), apioa eta azenarioa (Apiaceae), patata eta tomatea (Solanaceae).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |