The League of Extraordinary Gentlemen (filma)
The League of Extraordinary Gentlemen (euskaraz Jaun Harrigarrien Liga) 2003ko Stephen Norrington britainiar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Alan Moore eta Kevin O'Neill komikigileen izenburu berdineko 1999ko The League of Extraordinary Gentlemen komikian oinarritua dago. Sean Connery, Naseeruddin Shah, Peta Wilson, Tony Curran, Stuart Townsend, Shane West, Jason Flemyng eta Richard Roxburgh aktoreek antzeztu zuten.
Literatura Unibertsaleko fikziozko pertsonaia ezagunak superheroi talde baten moduan aurkeztu eta protagonista dituen filma da, tartean Allan Quatermain, Nemo kapitaina, Mina Harker, Rodney Skinner, Dorian Gray, Tom Sawyer, Henry Jekyll doktorea/ Edward Hyde, James Moriarty irakaslea (Fantômas/M) eta Ishmael agertzen dira, bai eta Nautilus itsaspeko ospetsua ere.
Argumentua
aldatu1899, Erresuma Batua, Viktoriar Aroa. Britainiar Gobernua munduaren nagusi bilakatu nahi duen norbaiten egitasmo maltzurra eta haren gaiztakeriak geldituezinik dabil. Proiektu makiaveliko hori deusezteko konponbide bakarra garaiko abenturazale handienak kontratatzea izango da: Allan Quatermain (Sean Connery), Nemo kapitaina (Naseeruddin Shah), Mina Harker (Peta Wilson), Rodney Skinner (Tony Curran), Dorian Gray (Stuart Townsend) eta Henry Jekyll doktorea / Edward Hyde (Jason Flemyng), geroago Tom Sawyer (Shane West) estatubatuar agentea ere batuko zaie.
Aktoreak
aldatu- Sean Connery: Allan Quatermain
- Naseeruddin Shah: Nemo kapitaina
- Peta Wilson: Mina Harker
- Tony Curran: Rodney Skinner
- Stuart Townsend: Dorian Gray
- Shane West: Tom Sawyer
- Jason Flemyng: Henry Jekyll doktorea / Edward Hyde
- Richard Roxburgh: James Moriarty irakaslea, ezizenez Fantômas/M
- Max Ryan: Dante
- Tom Goodman-Hill: Sanderson Reed
- David Hemmings: Nigel
- Terry O'Neill: Ishmael
Kanpo estekak
aldatu- The League of Extraordinary Gentlemen filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The League of Extraordinary Gentlemen filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)