The Rock (filma)
The Rock (euskaraz Harkaitza) 1996ko Michael Bay estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko thriller film bat da. Sean Connery, Nicolas Cage, Ed Harris, William Forsythe eta Michael Biehn aktoreek antzeztu zuten.
Soinu onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Kevin O'Connell, Greg P. Russell eta Keith A. Wester).
ArgumentuaAldatu
Francis Hummelek (Ed Harris) AEBetako Gobernuak misio sekretuetan hildako soldaduen familiei kalte ordainak eman diezaizkion lortu nahi du. Gas pozoitsudun 16 misil ohostu ondoren, Alcatrazeko kartzela bereganatu eta bertatik San Frantzisko hirira misilak jaurtikitzeko mehatxua luzatuko du. Larrialdi hau konpondu asmoz, FBIak arma biologikoetan aditua eta espetxe horretatik ihes egin duen preso bakarrari laguntza eskatuko dio, John Mason (Sean Connery) britainiar agente ohia.
AktoreakAldatu
- Sean Connery: John Patrick Mason
- Nicolas Cage: Stanley Goodspeed doktorea
- Ed Harris: Francis X. Hummel jenerala
- John Spencer: Womack, FBIko zuzendaira
- David Morse: Tom Baxter alkatea
- William Forsythe: Ernest Paxton
- Michael Biehn: Anderson komandantea
- Vanessa Marcil: Carla Pestalozzi
- John C. McGinley: Hendrix, Itsas Armadako kapitaina
- Gregory Sporleder: Frye kapitaina
- Tony Todd: Darrow kapitaina
- Bokeem Woodbine: Crisp sarjentua
- Jim Maniaci:Scarpetti soldadua
- Danny Nucci: Shepard tenientea
- Claire Forlani: Jade Angelou
- James Caviezel: Pilotua
- Philip Baker Hall: Buruzagia
- Stuart Wilson: Kramer jenerala
Kanpo estekakAldatu
- The Rock filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)