Thunderball (filma)
Thunderball (euskaraz Trumoi-bola) 1964eko Terence Young ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma da, Ian Fleming idazlearen Thunderball eleberrian oinarritua, James Bond pertsonaia protagonista duena. Bertan, Sean Connery, Claudine Auger, Adolfo Celi, Luciana Paluzzi, Rik Van Nutter, Desmond Llewelyn eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuSPECTRE erakunde sekretuak OTANen base ingeles batean bere kide Angelo Palazzi (Paul Stassino) iruzurgilea infiltratzeko asmoa du, bi misil nuklearrez hornitutako Vulcan Vindicator hegazkinaz jabe dadin. Bere asmoa lortzean, SPECTREk 100 milioi libera esterlina jaso edota AEBetako edo Erresuma Batuko hiri bat suntsitzeko mehatxua luzatu du.
Kasua 007 agenteari (Sean Connery) eman zaio: Bahametara joan eta han itxuraz denbora pasa dabilen Emilio Largo (Adolfo Celi) aberats misteriotsuaren Domino (Claudine Auger) izeneko emakume erakargarria ezagutu du, baina Largo SPECTREko agintean bigarrena da. Bitartean, James Bond bahitutako hegazkina topatzen saiatzen da; horretarako, hiltzaile talde baten buru Fiona Volpe (Luciana Paluzzi) eta Largoren morroiei aurre egin die.
Aktoreak
aldatu- Sean Connery: James Bond
- Adolfo Celi: Emilio Largo (2. zbk)
- Claudine Auger: Dominique Derval
- Rik Van Nutter: Felix Leiter
- Philip Locke: Vargas
- Luciana Paluzzi: Fiona Volpe
- Guy Doleman: Lippe kondea
- Bernard Lee: M
- Desmond Llewelyn: Q
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Martine Beswick: Paula Caplan
- Anthony Dawson:Ernst Stavro Blofeld
- Molly Peters: Patricia Fearing
- Paul Stasino: Françoise Derval komandantea/angelo Palazzi
Kanpo estekak
aldatu- Thunderball filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- James Bonden webgunea (Ingelesez)