You Only Live Twice (filma)
You Only Live Twice (euskaraz Bi Aldiz Bakarrik Bizi Zaitezke) 1967ko Lewis Gilbert ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen You Only Live Twice eleberrian oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik. Bertan, Sean Connery, Mie Hama, Donald Pleasence eta Akiko Wakabayashi aktoreek antzeztu zuten.
Filma hainbat herrialdeetan filmatua eta girotua izan zen: Japonia (Akime, Kobe, Tokio eta Himeji), Bahamak, Gibraltar, Hong Kong, Norvegia (Mågerø), Erresuma Batua (estudioak) eta Espainia (helikoptero-guduak)
Argumentua aldatu
Lurraren orbitan bi espaziontzi bahituak izan dira, bata estatubatuarra eta bestea errusiarra. 007 agentearen (Sean Connery) partehartzeak bakarrik ekidin dezake bi superpotentzi horien arteko gerra nuklear bat. James Bonden misioa Japoniara bidaiatu eta SPECTRE erakunde sekretua suntsitu eta haren buruzagi nagusia den Ernest Stavro Blofeld (Donald Pleasence) atzematea izango da.
Aktoreak aldatu
- Sean Connery: James Bond
- Mie Hama: Kissy Suzuki
- Donald Pleasence: Blofeld
- Karin Dor: Helga Brandt
- Akiko Wakabayashi: Aki
- Tetsuro Tamba: Tanaka Tigrea
- Teru Shimada: M. Osato
- Bernard Lee: M
- Desmond Llewelyn: Q
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Charles Gray: Dikko Henderson