Rodolfo Martín Villa

Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934ko urriaren 3a - ) espainiar politikari eta enpresaburu ohia da. 1976-1979 bitartean, UCD alderdia gobernuan, Espainiako Gobernazio Ministroa izan zen, egungo Barne Ministroaren parekoa. Enpresaburu moduan, Endesa eta Sogecable enpresetako presidentea izan da.

Rodolfo Martín Villa


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 25a - 1997ko otsailaren 10a - José Francisco Herrera Antonaya
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 23a - 1996ko urtarrilaren 9a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 17a - 1993ko apirilaren 13a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 12a - 1983ko otsailaren 9a - Manuel Núñez Pérez (en) Itzuli
Barrutia: León (en) Itzuli
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Gobernuaren presidenteordea

1981eko irailaren 2a - 1982ko uztailaren 30a
Manuel Gutiérrez Mellado - Juan Antonio García Díez (en) Itzuli
minister of territorial administration (en) Itzuli

1980ko irailaren 9a - 1981eko abenduaren 2a
José Pedro Pérez-Llorca (en) Itzuli - Rafael Arias-Salgado (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 13a - 1982ko azaroaren 18a
Barrutia: León (en) Itzuli
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Barne Ministro

1977ko uztailaren 4a - 1979ko apirilaren 5a - Antonio Ibáñez Freire

Espainiako senataria

1977 - 1979

Agintaritza ministroa

1976ko uztailaren 5a - 1977ko uztailaren 4a
Manuel Fraga

Q43150731 Itzuli

1975eko abenduaren 12a - 1976ko uztailaren 5a
Alejandro Fernández Sordo (en) Itzuli - Enrique de la Mata (en) Itzuli

Bartzelonako gobernadore zibila

1974ko maiatzaren 31 - 1976ko urtarrilaren 9a
Tomás Pelayo (en) Itzuli - Salvador Sánchez-Terán Hernández (en) Itzuli

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
Alejandro Fernández Sordo (en) Itzuli, Manuel Fraga - Alejandro Fernández Sordo (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Arturo Espinosa Poveda (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1962ko martxoaren 3a - 1966ko uztailaren 20a
Arturo Espinosa Poveda (en) Itzuli - Daniel Regalado Aznar (en) Itzuli, Antonio José Hernández Navarro (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1962ko martxoaren 3a - 1964ko ekainaren 6a
Jesús Aparicio-Bernal (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia

national head of the Spanish University Union (en) Itzuli

1962ko otsailaren 23a - 1964ko irailaren 10a
Jesús Aparicio-Bernal (en) Itzuli - José Miguel Ortí Bordás (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLeon eta Santa María del Páramo1934ko urriaren 3a (89 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, politikaria eta enpresaburua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna
Alderdi Popularra
IMDB: nm3249289 Edit the value on Wikidata

Espainiako trantsizioko ardurak eta jarduera aldatu

Bere karguan zegoelarik, Espainiako segurtasun indarrek jokabide bortitza izan zuten Hego Euskal Herrian, Euskal Herriko gatazkaren haritik, baita Espainia osoan ere, hala nola, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskian eta 1978ko Sanferminetan. Aurretik frankismoaren egitura politikoetan parte-hartze aktiboa izan zuen eta Bartzelonako gobernadore zibila izan zen 1974an.

1979an, Espainiako Konstituzioaren atarian, Nafarroaren autonomia estatutu bat sortzeko legea ondu eta ezarri zuen: 121/79 Errege Dekretua, 1841eko Foruak Eraldatzeko Legeari, 'Lege Hitzartua' ere deituari, akabera eman ziona.

Hilketak leporatuta, nazioarteko kereila aldatu

Frankismo amaiera eta trantsizioan Espainiako estatuan izan zituen ardura politikoetan kokatuta, Martín Villa albiste izan zen berriz hamarkada batzuk geroago. Hego Euskal Herriko inpunitatearen kontrako Ceaqua taldeak bultzatu zuen kereila hori, Espainian epaitua izan zedin eskatuz. Herri ekimen horrek 12 pertsonaren hilketetan erantzule izatea leporatzen dio ministro ohiari.[1]

Aldiz, eragotzi egin zen Espainian epaiketa egitea, eta Argentinako Maria Servini epaileak hartu zuen kasua bere gain; 2018ko urrian, Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion epaileari Espainian Martin Villari deklarazioa hartzea, egotzitako delituak iraungi zirela argudiatuz.[2]

Martín Villa epailearen aurrean deklaratzeko prest agertu zen, telematikoki bada ere, eta hala egin zuen 2020ko irailaren 3an. Ministro ohiak bere burua defendatu zuen, 1978ko Konstituzioa eta amnistia goretsi, eta "errore larriak egon baziren ere", ukatu egin zuen Espainiako Trantsizioan gizateriaren aurkako krimenik eta genozidio deliturik gertatu zenik. Ministroaren kontra, protesta egin zuen pertsona talde batek Iruñeko epaitegietan.[1]

Espainiako hainbat politikari zaharrek babes osoa eman zioten ministroari, tartean zirela Felipe González, José María Aznar, José Luis Rodríguez Zapatero, Mariano Rajoy, Nicolás Redondo, Josep Borrell, Jaime Ignacio Del Burgo, etab.[3] 2022ko irailaren 21ean, Argentinako Gorte Gorenak prozesua artxibatzearen aldeko ebazpena eman zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-03). «Martín Villa defiende ante Servini su papel en la «transición» y trata de desacreditar a los querellantes» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  2. Telebista, Euskal Irrati. «Martin Villa Espainian galdekatzea ukatu egin dio Auzitegi Nazionalak Serviniri» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-01). «González, Aznar, Zapatero y Rajoy elogian a Martín Villa en vísperas de su declaración ante Servini» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  4. «Argentinako Justiziak baztertu du berriro auzipetzea Martin Villa ministro ohi espainiarra» EITB 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).

Ikus, gainera aldatu

  Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.