Kitina
Kitina onddoen zelula horman eta artropodo batzuen kanpo-eskeletoan dagoen polisakaridoa da[1]. Zelulosaren ondoren naturan dagoen polimero ugariena da.
Kitina | |
---|---|
![]() | |
Osatuta | oxigeno, karbono eta hidrogeno |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 1398-61-4 |
Gmelin | 17029 |
EC zenbakia | 215-744-3 |
ECHA | 100.014.313 |
CosIng | 75063 |
MeSH | D002686 |
Human Metabolome Database | HMDB0003362 |
UNII | 8SH93A7QWW |
KEGG | C00461 |
Etimologia eta historiaAldatu
Kitina frantsesezko chitine hitzetik dator eta hau grekerazko χιτών izenetik. "Estalkia" edo "oskola" esan nahi du. Kitinaren egitura Albert Hofmann suitzarrak zehaztu zuen 1929 urtean.
EgituraAldatu
N-Azetilglukosaminaz osaturiko homopolisakaridoa da (zehazki, N-azetil-D glukosa-2 amina). Monomero horiek β(1→4) loturen bidez elkarturik daude (glukosa molekulek zelulosa osatzen duten modu berean)[2]. N-Azetilglukosaminaren disakaridoa kitobiosa da, eta hau ere har daiteke kitinaren monomero gisa.
α-kitina eta β-kitina existitzen dira. Naturan α-kitina da ohikoena, artropodo eta onddoen kutikuletan agertzen aita. β-kitina txibietan baino ez da aurkitu.
Kitina ez da uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbatzen. Azido inorganikoetan (klorhidriko, sulfuriko...), baina, disolbagarria da, azetilo taldea galtzean kitosanoa bihurtzen baita.
ErabilerakAldatu
Karramarroen kanpo-eskeletotik erauzi ohi da, azidoak erabiliz. Aplikazio ugari ditu: eragile malutatzaile gisa uren tratamenduan, lodigarri moduan elikagai-industrian, industria farmazeutikoan, etab.
ErreferentziakAldatu
- ↑ McGavin, George C.. (2000). Insectos arañas y otros artrópodos terrestres. Barcelona Omega, 11 or. ISBN 84-282-1201-5..
- ↑ Hainbat autore. (2004). Biología molecular de la célula. Barcelona: Omega ISBN 978-84-282-1351-6..