Zizare barrenaria[1] (teredo navalis) edo broma ur gaziko txirla mota bat da, teredinidae familiako kusku biko itsas muskuilua. Espezie hau teredo generoko espezie tipoa da. Familiako beste espezieei bezala, kusku biko honi zizare deitzen zaio, antza hori duelako oro har, aurrealdetik bi kuskuko maskor bat duen arren, zura zulatzeko egokia.

Zizare barrenari
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaBivalvia
OrdenaMyida
FamiliaTeredinidae
GeneroaTeredo
Espeziea Teredo navalis
Linnaeus, 1758

Jatorriz Amerikakoa da, Karibeko ur epel gazietakoa eta, bere bi kuskuen bidez, zuraz elikatzen da, hura txikituz. Galeriak irekitzen ditu zuraren barnean, eta luzaro bizi daiteke zur hauskor, harro, bigun eta oso deseginetan.[2] Zailago bizi da ur hotzetan, eta batere ez ur gezetan. Ondorioz, Baltiko Itsasoan, adibidez, ez da bizi.


« Ontzia oso gaizki zegoen berriro, "Jainkoak nahi beste bromarekin", Elkanok idatzi zuenez. Ura ateratzeko ponpari hamabi alditan ematen zitzaion egunez eta hamabi alditan gauez. »

Joseba Sarrionaindia, "Munduari bira eman zion ontzia", 129. orrialdean


Urpeko zutoin eta piloteak zulatu egiten ditu eta itsaspeko egurrezko egitura eta ontzi kroskoak erruz kaltetu eta suntsitzen ditu. XVI. mende hasierako itsas nabigazio handietan problema larriak eragin zizkien itsasontziei, eta marinelen artean izan duen broma izena gaztelaniaz baliatu izan den izendapenetik datorkio segur aski, modu ironikoan txantxa edo trufa adierazteko.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2001]
  2. a b (Gaztelaniaz) «La “BROMA”: el origen de la lucha contra la “INCRUSTACIÓN MARINA” en los “BUQUES”» EXPONAV 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu