Britania[1] erromatarrek edo Provincia Britannia Britainia Handiko uhartetik 43 eta 410 bitartean konkistatu zuten zatia da. Probintzia honetan britoiak bizi ziren.

Britania
 Antzinako Erroma
Administrazioa
Garai historikoa Erromatar Inperioa
Praetorian prefecturepraetorian prefecture of Gaul
HiriburuaLondinium eta Camulodunum (en) Itzuli
Deuseztapen data409 (egutegi gregorianoa)
Geografia
Koordenatuak52°13′N 0°34′W / 52.22°N 0.57°W / 52.22; -0.57
Demografia

Burdin Aroan uharteak bazeuzkan harremanak kontinentearekin, baina erromatarrek nekazaritza, urbanizazioa, industria eta arkitektura eraman zituzten. Horren guztiaren aztarnak ikusgai daude gaur egun ere.

Camulodunum (Colchester), Londinium (London) eta Eboracum (York) hiri nagusiak izan ziren.

Konkista aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Britaniako erromatar konkista»

Klaudio enperadorearen agintaldian Aulio Plauzio jeneralaren bidez 43. urtean burutu zuten. Aurretik, K. a. 55-54. urteen bitartean Julio Zesar enperadoreak porrotean amaitu zen konkista saiakera bat ere egin zuen. 40. urtean Kaligula enperadoreak ere Britania konkistatzeko saiakera antolatu zuen.

40.000 gudari inguru zituen gudarostea Galiatik abiatu zen gaur egungo Mantxako kanala zeharkatuz. Lau legiok osatzen zuten erromatar armada: II. Augustar Legioa, IX. Hispaniar Legioa, XIV. Geminar Legioa eta XX. Valeria Victrix Legioak.

Britoien lehen erresistentziaren buruzagiak Togodumno, Karatako eta Kunobelino izan ziren, eta Medway ibaia eta Tamesiseko inguruak izan ziren gudaleku nagusiak.

Harresiak aldatu

II. mendean Hadriano eta Antonino Pio enperadoreek harresi bana eraikiarazi zuten erromatar probintzia defendatzeko iparraldeko Kaledoniako biztanleen erasoetatik: Hadrianoren Harresia altxatu zuten 122 eta 132 urteen bitartean, 117 kilometrokoa zen eta muturrak mendebaldean Solwayko fiordoa eta ekialdean Tyneko estuarioa zituen. Herri nagusiak mugan Pons Aelius (Newcastle) eta Maglona (Carlisle) ziren. Gaur egungo Cumbria, Northumberland eta Tyne eta Weareko konderrietan zabaltzen zen.

Antoninoren Harresia bestela 142 eta 144 artean egin zuten iparralderago, Hadrianorena ordezkatzeko edo babesteko. Mendebaldean Clydeko fiordoa eta ekialdean Forthekoa zituen. Gaur egungo Mendebaldeko Dunbartonshire, Ekialdeko Dunbartonshire, Iparraldeko Lanarkshire eta Falkirk eskualde eskoziarrak hartzen zituen.

Erreformak aldatu

197an Septimio Severoren Erreformak lurraldea banatu zuen bi probintziatan: Britania Garaia (Ingalaterrako hegoaldea, Gales eta Ekialdeko Anglia) eta Britania Beherea (Ingalaterrako iparraldea). Dioklezianoren Erreformak, III. mendearen amaieran, lau probintzia sortu zituen: Britannia Prima (gaur egungo Exeter, Bath, Canterbury, Dover eta Chichester), Britannia Secunda (Gales), Maxima Caesariensis (Carlisle, Newcastle, York eta Manchester) eta Flavia Caesariensis (Leicester, Gloucester, Cambridge eta London). Bosgarren probintzia bat, Valentia, gehitu zuten IV. mendearen azken zatian, Hadriano eta Antoninoren harresien artean.

Herriak eta hiriak aldatu

  • Alcester (Alauna)
  • Aldborough, North Yorkshire (Isurium Brigantum) C
  • Bath (Aquae Sulis)
  • Brough-on-Humber (Petuaria) C
  • Buxton (Aquae Arnemetiae)
  • Caerleon (Isca Augusta)
  • Caernarfon (Segontium)
  • Caerwent (Venta Silurum) C
  • Caister-on-Sea C
  • Canterbury (Durovernum Cantiacorum) C
  • Carlisle (Luguvalium) C
  • Carmarthen (Moridunum) C
  • Chelmsford (Cesaromagus) C
  • Chester (Deva Victrix)
  • Chester-le-Street (Concangis)
  • Chichester (Noviomagus Reginorum) C
  • Cirencester (Corinium) C
  • Colchester (Camulodunum) C
  • Corbridge (Coria) C
  • Dorchester (Durnovaria) C
  • Dover (Portus Dubris)
  • Exeter (Isca Dumnoniorum) C
  • Gloucester (Glevum) C
  • Great Chesterford
  • Ilchester (Lindinis) C
  • Leicester (Ratae Corieltauvorum) C
  • Lincoln (Lindum Colonia) C
  • London (Londinium) C
  • Manchester (Mamucium)
  • Newcastle upon Tyne (Pons Aelius)
  • Northwich (Condate)
  • St Albans (Verulamium) C
  • Silchester (Calleva Atrebatum) C
  • Towcester (Lactodurum)
  • Whitchurch (Mediolanum)
  • Winchester (Venta Belgarum) C
  • Wroxeter (Viroconium Cornoviorum) C
  • York (Eboracum) C

C: Civitas.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


120ko Erromatar Inperioko probintziak
 
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre