Mendebaldeko Flandriako Hiru Egunak
Mendebaldeko Flandriako Hiru Egunak (ofizialki eta flandrieraz Driedaagse van West-Vlaanderen) Mendebaldeko Flandria probintzian martxoan ospatzen den belgiar etapakako txirrindularitza itzuli profesional bat da.
Itzuli hau 1945ean sortu zen Flandriar Ardena-Ichtegemeko Zirkuitua izenarekin (Omloop der Vlaamse Ardennen - Ichtegem). Ondoren, Éperons d'orreko Bi Egunak (Guldensporentweedaagse) izena jaso zuen 1999 eta 2002 artean. 1999tik Flandriar Ardena-Ichtegemeko Zirkuitua probako azken etapa da.
1999an proba 2.4 mailakoa zen, 2002an 2.3 mailara igo zelarik. 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourreko zati da, 2.1 mailan.
Lehiaketa etapakako itzuli modalitatean ospatzen da, hiru egunetan zehar banatuta.
UCI ProTour mailako txirrindularitza talde batzuk parte hartzen dute, proba hau pabes gaineko klasiko handiak prestatzeko erabiliz: Gante-Wevelgem (honekin Kemmelerako igoera konpartitzen duelarik), eta, bereziki, Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix monumentuak.
PalmaresaAldatu
Palmaresa herrialdekaAldatu
Herrialdea | Garaipenak |
---|---|
51 | |
12 | |
2 | |
2 | |
2 | |
1 | |
1 | |
1 |
Kanpo estekakAldatu
- (Nederlanderaz)Webgune ofiziala