Julen Gabiria

euskal idazlea

Julen Gabiria Lara (Galdakao, Bizkaia, 1973ko urtarrilaren 19a - ) bizkaitar idazle eta itzultzailea da.

Julen Gabiria

Bizitza
JaiotzaGaldakao1973ko urtarrilaren 19a (51 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Literaturaren Zubitegia: 182

Itzultzaile eta idazle, nobela eta itzulpena jorratu du orain arte. Eusko Jaurlaritzan, IVAPen egiten du lan.

Bizitza

aldatu

Julen Gabiria Connemara gure bihotzetan liburuaren idazlea da. 1973ko urtarrilaren 19an jaioa, Galdakaon, idazle bizkaitar hau soziologian lizentziatua eta enpresa zientzietan diplomatua da. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzan itzultzaile lanetan aritzeaz gain, idazlea ere bada, argitaratu dituen liburuen artean daude: Connemara gure bihotzetan (2000. urtean), Han goitik itsasoa ikusten da (2004. urtean) eta Nire aita ikusezina da (2011); 2001. urtean idatzi zuen Iparragirreren biografia. Baditu, hiru lan hauez gain, zenbait euskal liburu bildumatan bere kontribuzioak ere, hala nola: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004).

Bere lehenengo argitalpena 2000. urtean izanik, beste lan batzuetan ere aritu izan da; besteak beste gidoilari bezala ETBko Hasiberriak eta Baietz gogoratu produkzioetan 2000 eta 2002 urteak bitartean. 2003 urteko urtarriletik Bilboko Irakurlearen Tartea solasaldietako solasaldietako gidari bezala ere ikusi izan dugu. Horretaz aparte, blogaria izan zen 2005 eta 2006 urteak bitartean, noiz "Lagun batek esan dit lagun batek esan diola" izeneko web orrialdean bere burutapenak idatzi izan zituen garai batez. Itzultzaile lanari ekinez, ingelesezko pare bat liburu eta antzerki obra itzuli izan ditu, euren artean J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak, Neil Gaimanen "Coraline" eta Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra. Hortzmuga antzerki taldearekin zenbait kolaborazio egin ditu gidoigintzan.

Idazlanak

aldatu

Eleberriak

aldatu

Itzulpenak

aldatu

Beste batzuk

aldatu
  • Jose Mari Iparragirre (biografia) 2001, Elkar
  • Metro bateko letrak (haur-literatura) Elkar, 2005

Blog pertsonala sortu zuen 2004an, Eibar.org elkartearen komunitatean, "Lagun batek esan dit lagun batek esan diola" izenburupean. 2006ko martxora arte 200dik gora albiste plazaratu zituen blogean.[4]

Kanpo estekak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Maus. Euskarazko Edizioa» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  2. Astiz, Iñigo. «Prosaz haragoko udazken bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  3. Gabiria, Julen. «Astiberritik abisatu didate» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
  4. Gabiria, Julen. (2006-03-28). «Lagun batek esan dit lagun batek esan diola» eibar.org (Eibar.org) (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).