Manuel Rivas

kazetari espainiarra

Manuel Rivas Barros (Coruña, 1957ko urriaren 26a - ) idazle eta kazetari galiziarrra da. Galizieraz egin du bere literatura-produkzio gehiena, eta gaur egun arlo honetan egile garaikiderik aktiboen eta sarituenetarikoa dugu: Eleberriak, poemak eta saioak landu ditu. Gainera, gaztelaniaz ere idazten du.

Manuel Rivas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Rivas Barrós
JaiotzaCoruña1957ko urriaren 26a (66 urte)
Herrialdea Galizia
BizilekuaHeriotzaren Kosta
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Q20545149 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, gidoilaria, idazlea eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)El País  (1983 -  2020)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Galega
A Galga (en) Itzuli
Genero artistikoanarrazioa
saiakera

manuelrivas.com
IMDB: nm0729085 Twitter: rivasbarrs Musicbrainz: 6e42e30c-7d58-49e7-8a98-f04f945576e4 Edit the value on Wikidata

A lingua das bolboretas (¿Qué me queres, amor?) eta O lapis do carpinteiro lanek inspiratu dute pelikula bana zinemarako.

Haren obra hainbat hizkuntzatara itzuli dute, frantses, italiera, ingeles, alemán, greziera, turkiera, errusiera, finlandiera, nederlandera, kroaziera, japoniera, katalan eta euskara euren artean.

Bizitza eta obra aldatu

Kazetaritza ikasketak egin zituen eta zenbait hedabidetan lan egin zuen: El Ideal Gallego egunkarian, Galiziako Telebistan, eta Diario de Galicia egunkarian. El Globo aldizkariaren zuzendariorde izan zen, eta egun La Voz de Galicia eta El País egunkarietarako idazten du.

Poesia, eleberriak eta saiakerak idatzi ditu, eta kritikari askoren ustez Galiziako literaturaren iraultzaile izan da. 1980an bere lehen eleberria argitaratu zuen: Libro de Entroido. Gero Todo ben (1985), Un millón de vacas (1990) etorri ziren. Azkeneko horretatik ale asko saldu zituen, eta 1990eko Espainiako Kritikaren Saria irabazteko balio izan zion.

1993an Os comedores de patatas argitaratu zuen, eta hurrengo urtean En salvaje compañía (1995eko Kritikaren Saria), eta ¿Que me queres, amor? kontakizun bilduma (Gonzalo Torrente Ballester saria, eta Narratibako Sari Nazionala).

Poeta gisa, aipagarriak ditu Balada nas praias do oeste (1985), Mohicania, eta Ningún cisne.

Saiakeren artean, berriz, Galicia, el bonsai atlántico (1990) eta El sentido de la historia en el futuro.

1998ko ekainean O lapis do carpinteiro aurkeztu zuen, ipuin gisako eleberri laburra. Gerra zibileko urteetan gertatutako maitasun historia bat da, frankismoaren biktimak omentzeko baliatu zuena.

Beste lan aipagarri batzuk: El viaje a Pantaélica: De Humor, destrucción e saudade no reino de Galicia; Lisboa, faca no coracao; Biografía de Federico García Lorca para jóvenes.

Manuel Rivas, bestalde, Greenpeace erakundeko bazkide sortzailea da, eta zuzendaritza batzordeko kidea. Nunca Mais plataformakoa ere bada.

Martiño Rivas aktore gazte ezagunaren aita ere bada.

Idazlanen zerrenda aldatu

 
Manuel Rivas 2010ean.

Poemak aldatu

  • Libro de Entroido (1979)
  • Balada nas praias do Oeste (1985)
  • Mohicania (1987)
  • Ningún cisne (1989)
  • O pobo da noite (1996)
  • Do descoñecido ao descoñecido. Obra poética (1980-2003) (2003).
  • El pueblo de la noche y mohicania revisitada (2004).
  • A desaparición da neve (2009). Aldi berean argitaraturik galizieraz, gaztelaniaz, katalanez eta euskaraz.
  • A boca da terra (2015).

Narratiba aldatu

  • Todo ben (1985)
  • Un millón de vacas (1989)
  • Os comedores de patacas (1991)
  • En salvaxe compaña (1994)
  • ¿Qué me queres, amor? (1996)
  • Bala perdida (1997)
  • Ela, maldita alma (1999)
  • A man dos paíños (2000).
  • O lapis do carpinteiro (2001)
  • Galicia, Galicia (2001).
  • As chamadas perdidas (2002)
  • Contos de Nadal (2005)
  • Os libros arden mal (2006)
  • Todo é silencio (2010).
  • O máis estraño. Contos reunidos (2011).
  • As voces baixas (2012).
  • O último día de Terranova (2015).
  • Vivir sen permiso e outras historias de Oeste (2018).

Saioak aldatu

  • Os partidos políticos na Galiza (1977). Xoán Ignacio Taibo Ariasekin batera.
  • Informe dunha frustración: as claves do proceso estatutario galego (1980). Xosé Antón Gaciñorekin batera.
  • Galicia, el bonsái atlántico (1989)
  • No mellor país do mundo (1991).
  • Toxos e flores (1992).
  • Informe da comunicación en Galicia (1993). Xosé López Garcíarekin batera.
  • El periodismo es un cuento (1997)
  • A comunicación en Galicia (1998).
  • Toxos e flores (1999)
  • Galicia, Galicia (2001)
  • Muller no baño (2002).
  • Unha espía no reino de Galicia (2004).
  • Os Grouchos (2008).
  • A corpo aberto (2008).
  • Contra todo isto (2018).

Haur eta gazte literatura aldatu

  • Bala perdida (1997).
  • O sombreiro Chichiriteiro (2009).
  • Milu (2010).
  • O raposo e a mestra (2013).
  • Madonna e outros contos de inverno (2015).
  • O Chispas (2020).

Antzerkia aldatu

Sariak aldatu

 
Manuel Rivas 80. hamarkadan.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu