Uxue Apaolaza
Uxue Apaolaza Larrea (Hernani, Gipuzkoa, 1981eko apirilaren 20a - ) hernaniar euskara irakasle eta euskal idazlea da. Berria egunkarian, egunero lehenengo, astero gero, zutabegile izan da. 2022ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Euskarazko Literatura kategorian, Bihurguneko nasa (Susa, 2021) lanari esker.[1][2][3]
Uxue Apaolaza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1981eko apirilaren 20a (44 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() |
Biografia
aldatuEuskara irakaslea da AEKn.[4] Kolumnista izan da Berria egunkarian, lehenbizi egunero, gero astero. Hainbat hamarkada daramatza idazten eta argitaratzen, baina ez du helburutzat idazle profesional bihurtzea. Harentzako literatura ez da lanbide bat. Ez du idazten saltzeko eta dirua irabazteko.[5]
Ibilbidea
aldatuIdazle
aldatu2005. urtean Umeek gezurra esaten dutenetik idatzi zuen, argitaratzeko asmorik gabe.[6] Gero, 2011n Mea culpa idatzi zuen. Eta beka bat eskatu ondoren, Bihurgune nasa sortzen hasi zen. Beka horri esker denbora bat eman zuen liburua prestatzen.[7]Lan horrekin 2022 Euskadi Literatura Saria lortu zuen Euskal Literatura kategorian.[8][9]
2021eko abuztuan, Galizian "Un verano en Galeusca: VilaWeb, Berria eta Nosotros Diario eta Belfastmedia" kontakizun laburra argitaratu zuen Nosotros Diario egunkariak.[10]
Bihurguneko nasa
aldatuIpuin bilduma da, titularretan agertzen ez diren maila ertaineko pertsonak protagonistak dituzten istorioen bilduma zintzoa. Ironiaz beteta protagonistak hauxek dira: prozesionariak, eskaleak, edozein kaptatzaileak, beldurren gatibu direnak, arrotz sentitzen direnak, bizirauleak ...[11][12]
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Umeek gezurra esaten dutenetik (2005, Erein).[13]
- Frantzisko Xabierkoa iheslaria biografia ondu (2008, Txertoa).[14]
- Mea Culpa (2011, Elkar).[15]
- Bihurguneko nasa (2021, Susa)[16][17][18]
Ipuin laburrak
aldatu- Un verán en Galeusca: Un Equipo[10]
Artikuluak
aldatuEuskal Herriko hainbat komunikabidetan parte hartu du, hala nola Berria egunkarian, Argia aldizkarian edo Ortzadar gehigarrian.
Itzulitako lanak
aldatu- katalanera, Haurrek gezurrak esaten dituztenetik (Godall Ediciones 2018)
- gaztelaniara, Haurrek gezurra esaten dutenetik (Godall Ediciones 2019)
Sariak
aldatu- 2009ko Igartza Saria, Hiltzailea izeneko eleberriaren proiektuagatik.[19]
- 2022ko Euskadi Literatura Saria Euskarazko Literatura kategorian, Bihurguneko nasa lanari esker.[20][21]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskadi Literatura sariak, Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat» EITB 2022-10-13 (kontsulta data: 2022-10-13).
- ↑ «Aizu! AEKren aldizkaria - Uxue Apaolaza: “Literatura ikasi egiten da, ez gara idazleak emakumeak garelako”» aizu.eus (kontsulta data: 2023-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redondo, Maite. (2022-10-13). «Uxue Apaolaza, Leire Bilbao y Maite Mutuberria, premios Euskadi de Literatura» Deia (kontsulta data: 2023-05-31).
- ↑ «Aizu! AEKren aldizkaria - Uxue Apaolaza: “Literatura ikasi egiten da, ez gara idazleak emakumeak garelako”» www.aizu.eus.
- ↑ Ferreira, Maialen. (2023-04-07). «Uxue Apaolaza: "Vestimos de Zara para parecer ricos y seguimos siendo clase obrera"» elDiario.es.
- ↑ «Uxue Apaolaza» www.jakin.eus (kontsulta data: 2023-05-31).
- ↑ Ferreira, Maialen. (2023-04-07). «Uxue Apaolaza: "Vestimos de Zara para parecer ricos y seguimos siendo clase obrera"» elDiario.es.
- ↑ «Euskadi Literatura sariak, Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat» EITB 2022-10-13.
- ↑ «Aizu! AEKren aldizkaria - Uxue Apaolaza: “Literatura ikasi egiten da, ez gara idazleak emakumeak garelako”» aizu.eus.
- ↑ a b (Galizieraz) Diario, Nós. «Nós Diario - Xornal de intereses galegos» Nós Diario (kontsulta data: 2023-05-31).
- ↑ «Uxue Apaolaza: "Gutaz kontatzen dutena ez da anekdotikoa, ezta guk kontatzen duguna ere"» EITB 2021-12-05 (kontsulta data: 2023-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Abajo, Teresa. (2022-10-13). ««En mi generación nos creímos lo de la clase media y el mundo es precario»» El Correo (kontsulta data: 2023-05-31).
- ↑ Apaolaza, Uxue. (2005). Umeek gezurra esaten dutenetik. Erein ISBN 84-9746-287-4. PMC 433121319. (kontsulta data: 2023-04-08).
- ↑ Apaolaza, Uxue. (L.G. 2008). Frantzisko Xabierkoa iheslaria. Txertoa ISBN 978-84-7148-423-9. PMC 863179719. (kontsulta data: 2023-04-08).
- ↑ Apaolaza, Uxue. (D.L. 2011). Mea culpa. Elkar ISBN 978-84-9783-980-8. PMC 776316470. (kontsulta data: 2023-04-08).
- ↑ Arrese, Gorka. «Hamarkada batez Madrilen» Berria (kontsulta data: 2021-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «bihurguneko nasa. Uxue Apaolaza. Elkar.eus» www.elkar.eus (kontsulta data: 2021-11-02).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. ««Anekdota batean ia beti daude arnasa sakonagoko zerbait egiteko zuntzak»» Berria (kontsulta data: 2023-03-17).
- ↑ «noticias - hiru» www.hiru.eus (kontsulta data: 2023-04-08).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Literatur langintza aldarri» Berria (kontsulta data: 2023-03-17).
- ↑ Biain, Aitor. «Apaolazak, Bilbaok eta Mutuberriak irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (kontsulta data: 2023-03-17).