Antton Kazabon

euskal idazlea

Antton Kazabon Amigorena (Oiartzun, Gipuzkoa, 1954ko ekainaren 25a) euskal idazlea da, batez ere, Haur eta Gazte Literatura idatzi ohi du. 1988an argitaratu zuen bere lehen liburua eta, dagoeneko, 100 baino gehiago argitaratu ditu

Antton Kazabon

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntton Kazabon Amigorena
JaiotzaOiartzun1954ko ekainaren 25a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Inguma: antton-kazabon-amigorena Literaturaren Zubitegia: 216

Lana eta bizitza

aldatu

Kazabonek, maisu ikasketak egin zituen Ategorrietan eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolan ibili zen lanean 1991 urtera arte. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere ibili zen 1991 eta 1994 urte bitartean, hain zuzen ere, Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. Geroztik, berriro Haurtzaro ikastolan dabil.[1]

Kazabonek aitortzen duenez, ez luke gaur egun duen ibilbidea izango idaztearekiko duen berezko sen eta pasioagatik soilik. Beharrak asko bultzatuta idazle izatera eraman du. Gaur egun, ordea, eskertu egiten du kondizio horiengatik hartutako bidea, orain plazeragatik idazten du batez ere. Bizitzari kolorea ematen laguntzen dio eta jendea entretenitzea du helburu.

Literatura ibilbidea

aldatu

Bere ibilbidea bertsolaritzari buruzko lanak kaleratuz hasi zen. Gerora, literatura tradizionaleko beste hainbat liburu idatzi zituen, baserri giroko istorioak umore kutsuz kontatzen dituztenak. Horretarako oinarri hartu ditu bere aitak kontatutako istorioak edota berari pasatako gertakizunak.

Kazabon Haur eta Gazte Literaturan aritu da batez ere, eta alor horretan sortu eta argitaratu ditu liburu gehien. Kontakizun laburrak sortuz bere ikasleei irakurzaletasuna sustatzea zuen helburu arlo horretan. 1987an abiatu zen Letrak bertsotan 1-2 eta 3 liburuekin haur literaturan. Hala ere, helduentzako literaturan ere utzi du bere arrastoa. Egun, Kazabonek hainbat genero landu ditu, hala nola narrazioa, poesia eta bertsoa.

Liburu andana idatzi du; 1990eko hamarkadan, esaterako, 27 liburu idatzi zituen haurrentzat, 2000ko hamarkadan berriz, 40 liburu argitaratzera iritsi zen, eta dagoeneko 100 liburutik gora argitaratu ditu Haur eta Gazte Literaturan; gutxiago helduenean.[2]

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Antton Kazabonen lanak»

Oso luzea da Antton Kazabonen liburuen zerrenda. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan azken urteetan argitaratutako lan batzuk:

  • Ai, Ximun, Ximun! (2012, Erein)
  • Urtziren diario (2012, Ibaizabal)
  • Argazki albuma (2013, Elkar)
  • Parke bakartia (2013, Elkar)
  • Tigreen hizkera (2013, Aizkorri)
  • Sorgin maitagarriak (2013, Aizkorri)
  • Haizearen izena (2014, Ibaizabal)
  • Ahatetxoak eta beste batzuk (2015, Denonartean)
  • Beñaten eskutitzak (2015, Ibaizabal)
  • Makal sendoak (2015, Denonartean)[3]
  • Bi kutxatxo (2015, Erein)
  • Mikel Larson

Sariak

aldatu
  • Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Haur eta Gazte Literaturako Juul Saria
    • 2008an, Momolo
    • 2012an, Hamaiketan igerilekuan
    • 2019an, Bisera gorria
    • 2021ean, Burnizko potoa

Erreferentziak

aldatu
  1. «Antton Kazabon Amigorena» Euskal Idazleen Elkartea.
  2. «Antton Kazabon Amigorena» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. «Iruzkinak Makal sendoa.Antton Kazabon» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 35.zkia (2017ko ekaina) 49 orr..

Kanpo estekak

aldatu