Bantu
Bantua[1] Saharaz hegoaldeko Afrikako etnia-multzo bat da. 400 talde etniko baino gehiago dira, Erdialdeko Afrikatik Hegoaldeko Afrikaraino hedaturik, Afrikako Aintzira Handiak barne. Haien hizkuntzetan bantu hitzak (tokian tokiko aldaketak ditu) "gizakiak" esan nahi du. Ez dute arraza edo kultura talde uniformerik osatzen, eta haien arteko batasuna hizkuntzarena da nagusiki. Bantu hizkuntzak Niger-Kongo familiakoak dira, eta 535 inguru daude. Erlijioari dagokionez, animistak dira gehienak, kristau edo musulman bihurtu diren talde batzuk izan ezik.
Bantuak | |
---|---|
Marroian bantuak | |
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Erdialdeko Afrika, Hegoaldeko Afrika | |
Hizkuntza | |
Bantu hizkuntzak (535 inguru) | |
Erlijioa | |
gehiengoa: Kristautasuna eta sineste tradizionalak: gutxiengoa: Islama | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Niger-Kongo herriak |
Historia
aldatuK.a. 1500etik aurrera, bantuak egungo Nigeria eta Kamerundik hegoalderantz hedatu ziren, eta IV. mendean Afrikako hegoaldera iritsi, pigmeoak oihanean eta khoisanak basamortuan baztertuta. XVI. mendetik aurrera, zuriek bideraturiko esklabo-salerosketa eta kolonialismoaren gorabeherak pairatu zituzten. XIX. mendean, zuluak kolonoen aurka altxatu ziren eta estatu bat osatu zuten Hegoafrikan (1815). Matabele herria Zimbabwen egokitu zen, eta alemaniarrek herero herria sakailatu zuten Namibian 1904an (65.000 hildako). Hegoafrikako eta Namibiako bantu herriak apartheid politika arrazistaren mende bizi izan ziren duela gutxi arte.
Taldeak
aldatuBantuak lau multzo nagusitan banatzen dira: iparraldetik hegoaldera, fangak, bakubak, balubak, lingalak, kikongoak, hutuak, bagandak, kinyaruandak, kirundiak, kikuyuak, tongak, tsongak, chewak, tswanak, hereroak, swaziak, pediak, basothoak, vendak, zuluak eta xhosak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019/6/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |