Emari (likidoa)
Emaria denbora jakin batean isurtzen duen likido-kantitatea da. Hidrologian erabiltzen denean ibai edo beste ur-ibilgu bati buruz esaten da sarri. Fluidoen dinamikan erabiltzen denean dukto baten sekziotik (hodia, oleoduktoa, ibaia, kanala...) denbora-unitate batean igarotzen den fluido kopurua da. Normalki fluxu bolumetrikoarekin identifikatzen da, edo denbora-unitate batean azalera batetik igarotzen den bolumenarekin. Gutxiagotan fluxu masikoarekin lotzen da, hau da, denbora-unitate batean azalera batetik igarotzen den masa.
Definizio matematikoa
aldatuEmaria aztertzen den sekzio edo azalarerakiko normala bada emaria eta batazbesteko abiaduraren artean honako harremana ematen da:
non
- emaria den ([L3T−1]; m3/s)
- azalera den ([L2]; m2)
- batazbesteko abiadura den. ([LT−1]; m/s)
Emariak A azaleraren sekzioaren elkartzutarekiko θ angelua osatzen badu, orduan honela kalkulatzen da:
Fluxua A azalarekiko elkartzuta bada (eta beraz θ = 0 eta ) orduan fluxuak honako balioa du:
Emariaren abiadura ez bada uniformea edo azalera ez bada laua, emaria integral baten bidez kalkulatu behar da:
non dS azaleraren bektorea den, hau da:
non n azalerarekiko bektore unitario normala den eta dS azaleraren elementu diferentziala.
S azalera baldin badu V bolumen bat barruan ixten duena, orduan dibergentziaren teoremak dio gainazalan zehar igarotzen den fluxua v abiaduraren dibergentziaren integrala dela bolumen horretan: