Cyprinidae, ur gezetako arrain-familia bat da, arrain guztien artean dagoen familiarik handiena. 2.400 espezie barne hartzen ditu, eta 220 genero inguru. Cypriniformes ordenakoa da familia, eta horien bi heren dira ziprinidoak.

Cyprinidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaCypriniformes
SuperfamiliaCyprinoidea
Familia Cyprinidae
Azpifamiliak
  • Acheilognathinae
  • Barbinae
  • Cultrinae
  • Cyprininae
  • Danioninae
  • Garrinae
  • Gobioninae
  • Hypophthalmichthyinae
  • Leuciscinae
  • Rasborinae
  • Schizothoracinae
  • Xenocypridinae

Grezierazko kyprînos hitzetik datorkio izena. Hizkera arruntean, karpa deritze arrain-familia honetako aleei. Afrika, Eurasia eta Ipar Amerikako erreketan bizi dira.

Morfologia

aldatu

Gorpuzkera obalatua dute. Tamaina asko aldatzen da espezie batetik bestera: zentimetro gutxi batzuetatik hasi eta metro baino gehiago luze izan daiteke. Ezkata zikloidal garatuak dituzte. Aho leuna dute, eta barailan ez dute hortzik. Espezie askok bizarra izaten dute. Faringeko hezurrak faltziformeak dira, eta hortz faringe deritzen egitura batzuk dituzte. Bizkar- eta uzki-hegal bana dituzte, tamaina desberdinekoak.

Bizimodua

aldatu

Arrain obiparoak dira, baina berehala uzten dituzte arrautzak errun eta gero. Elikadura askotarikoa da. Espezie gehienak, ordea, intsektujaleak dira, eta eltxoz elikatzen dira, bereziki.

Sailkapena

aldatu

Hauek dira Cyprinidae familiako genero eta espezieak:

 
Barbo erraldoia (Catlocarpio siamensis)
 
Urrearraina (Carassius auratus)
 
Zarboa (Gobio gobio)

Balio ekonomikoa

aldatu

Gizakiak familia honetako espezie asko jaten ditu, eta baliabide garrantzitsua da itsasorik ez duten herrialdeentzat. Akuikultura-haztegietan ekoizten dira espezie asko; oso ezaguna da, adibidez, urrearraina (Carassius auratus), jatorriz Txinakoa.


Kanpo estekak

aldatu