Mweru
Mweru[1] (batzuetan Mwelu) Afrikako Kongo ibaiaren ibilbidean kokaturiko ur gezatako aintzira da, Zambia eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren arteko mugan kokatuta. Bere azalera Kongo ibaiaren luzerako 110 km osatzen du, Luapula eta Luvua ibaien arteko aldea.
Mweru | |
---|---|
Lake Mweru (en) | |
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 927 m |
Luzera | 96 km |
Zabalera | 45 km |
Azalera | 4.650 km² |
Sakonera | 37 m |
Bolumena |
38.000 hm³ 38 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 9° 10′ 00″ S, 28° 30′ 00″ E / 9.1666666666667°S,28.5°EKoordenatuak: 9° 10′ 00″ S, 28° 30′ 00″ E / 9.1666666666667°S,28.5°E |
Estatu burujabea | Zambia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Betebidea |
ikusi
|
Hustubidea | Luvua ibaia |
Arro hidrografikoa |
Congo basin (en) ![]() |
Mweru zenbait bantu hizkuntzatan "aintzira" esan nahi du, hori dela eta aintzirari batzuetan Mweru baino ez diote esaten (beraz, Mweru aintzira tautotoponimoa da).
Mweru Rift Haran Handian kokatzen da, eta 50 km ekialderantz Mweru Wantipa aintzira txikia du.
Nahiz eta 1796tik 1831ra portugaldar merkatariek eskualdea bisitatu, Lacerda eta besteek ez dute Mweru aipatzen bere idazlanetan. Horrexegatik aintzira ikusteko lehendabiziko europarra David Livingstone zela esan daiteke, Moero aintzira 1867-1868 artean esploratu zutena.
Aintziraren kostaldetan Zambiako Nchelenge, Kashikishi eta Chiengi eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Kilwa, Lukonzolwa eta Pweto daude.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .