Pool Malebo

Pool Malebo (Stanley Pool, Lake Nkunda eta kongoeraz: Dizanga Malebo) Kongo ibaiaren behealdeko ur-geldi zabala da. 35 km luze eta 23 km zabal da, eta 400 km²-ko eremua hartzen du. Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoaren hiriburua, eta Brazzaville, Kongoko Errepublikarena, urgeldiaren bazterretan daude. Uharte handiena Mbamu da (180 km²).

Pool Malebo
Stanley Pool, Lake Nkunda, Dizanga Malebo
PoolMalebo.jpg
Datu orokorrak
Garaiera272 m
Luzera35 km
Zabalera23 km
Azalera400 km²
Sakonera25 m
Geografia
Koordenatuak4°16′55″S 15°29′19″E
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
HiriaKinshasa
Hidrografia
Betebidea
HustubideaKongo ibaia
Arro hidrografikoaCongo basin (en) Itzuli

Pool Malebon hasten da Kongo nabigagarri izaten ibaian gora joateko. Ibaian behera nabigatzea, ordea, ezinezkoa da, Livingstone ur-jauziengatik.

Malebo (singularrean lilebo) Borassus flabellifer palmondoaren bertako izena da.

Kanpo estekakAldatu