Leopoldo II.a Belgikakoa
Leopoldo II.a Belgikakoa (Brusela, 1835eko apirilaren 9a - Laeken, Brusela, 1909ko abenduaren 17a) belgikarren erregea izan zen 1865-1909 bitartean. Belgikar Inperio Kolonialaren sortzailea izan zen. Kongoko herritarren kontra bere agintepean sortutako hertsapen eta egindako sarraskiengatik, Leopoldo II.a genozidatzat jotzen da.
BizitzaAldatu
Leopoldo I.aren semea eta ondorengoa izan zen. Handinahia zen oso eta Belgika Europako herri indartsuenen mailara igo zuen, kolonia politika ausart baten bitartez. Belgika barneko merkataritza eta industria asko sendotu ziren haren garaian eta armada indartsua osatu zuen. Garrantzi handia izan zuen hartan Afrikako kolonien zabalpenak. Helburu horri begira, Association internationale Africaine izeneko elkartea sortu zuen eta Stanley bidaiari ingelesaren zerbitzuak kontratatu zituen, Kongoko lurraldeen kolonizaziorako (1875-1879). 1885ean sortu zuen Kongoko Estatu Burujabea (gaurko Kongoko Errepublika Demokratikoa), bera errege zela. Herrialde afrikarrean modu bortitz eta odoltsuaz agindu zuen. Nazioarteko protestak zirela eta, 1908an Belgikako gobernuaren agintepean utzi zuen Kongoko estatua[1].
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/02 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ El Genocidio de Leopoldo II Ikuska.com
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo II.a Belgikakoa |
- (Ingelesez) "White king, red rubber, black death" dokumentala bbc.co.uk