Józef Teodor Konrad Korzeniowski (Berdyczów, Errusiar Inperioa, 1857ko abenduaren 3aBishopsbourne, Erresuma Batua, 1924ko abuztuaren 3a), Joseph Conrad ezizenez ezagunagoa, eleberrigilea izan zen. Jaiotzez poloniarra eta nazionalitatez britainiarra, ingelesez idatzi zuen.

Joseph Conrad

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJózef Teodor Konrad Korzeniowski
JaiotzaTerekhove (en) Itzuli eta Berdytxiv1857ko abenduaren 3a
Herrialdea Errusiar Inperioa
Poloniako Bigarren Errepublika
 Polonia
 Ukraina
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua  (1886 -
Talde etnikoaPoloniarra
HeriotzaBishopsbourne (en) Itzuli eta Kent1924ko abuztuaren 3a (66 urte)
Hobiratze lekuaCanterbury City Cemetery (en) Itzuli
Canterbury
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaApollo Korzeniowski
AmaEwa Korzeniewska
Ezkontidea(k)Jessie George (en) Itzuli
Familia
LeinuaNałęcz (en) Itzuli
Q63532412 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBartłomiej Nowodworski High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
poloniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea eta autobiografialaria
Lan nabarmenak
InfluentziakAdam Mickiewicz, Juliusz Slowacki, William Shakespeare eta Victor Hugo
MugimenduaLiteratura modernista
Genero artistikoaeleberri laburra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0175676 Allocine: 37910 Allmovie: p316773
Spotify: 2d9RsLw7YQLsIEp7ffJHja iTunes: 2653633 Musicbrainz: 07ced854-cd1b-45e6-9d16-4d45d2967ccf Discogs: 470506 Find a Grave: 20386 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Joseph Conrad Errusiak okupatutako Polonian hezi zen. Bere aita, Apollo Korzeniowski, aristokrata pobretu, idazle, itzultzaile (Shakespeareren lanak) eta ekintzaile abertzalea, errusiarrek atxilotu eta Siberian lan bortxatuetara zigortu zuten 1863an. Jarraian, bere ama, Evelia Bobrowska, 34 urte zituela, tuberkulosiak jota hil zen atzerrian. Lau urte geroago, bere aita hil egin zen. Azkenean, bere osabak, Tadeusz izenekoa, hezi zuen Ukrainako Lviv hirian 12 urte zituenetik.

17 urterekin marinel egin zen Marseillan, merkataritza-ontzi frantziar batean. Abenturazale moduan bizi izan zen lau urtez; garai hartan Antillak uhartedian ibili zen, armen kontrabandoan Frantziako legitimistentzat eta Espainiako karlistentzat.[1]. 21 urterekin, ingeles ontzi batean sartu zen. 1884an ingeles nazionalitatea lortu zuen.

1889an Kongon egon zen. Joseph Conradek Kongo ibaian zehar bizi izandako esperientziak ziur aski ez ziren bere liburuan deskribatutakoak bezain nekagarriak izan, baina “Roi de Belges” baporearen kapitaina izanik ikusitakoak gizatasunari eta gizakiak egin dezakeenari buruz asko erakutsi zion.

 
Roi des Belges

Bidaia honetan kolonoek afrikarren kontra egiten zituzten ankerkeriak ikusi zituen.[2] Gertaera honek inspiratu zuen Ilunpeen bihotzean eleberria idazteko.

Ez zuen hala ere itsasoa utzi, eta bidaiak egiten segitu zuen (Bonbai, Singapur, Borneo, Maurizio uhartea). Abentura eta irakurketa oso gustukoak zituen (Shakespeare, Marryat, Scott eta Flaubert zituen gogokoen) eta bere adiskideen laguntzari esker hasi zen idazten.[3]

Bere idazlan gehienak erromantikotzat hartu dira, nahiz eta Joseph Conradek nahastu erromantizismoa errealismoaren liskarrekin eta bizitza modernoaren anbiguotasun moralarekin. Hau dela eta, kritikari askok modernismoaren aitzindaritzat jotzen dute.

Bere liburuetan agertzen den argudio nagusia marinelen bizitza da.

Munduaren ikuspegia

aldatu

1898an, bere idazle ibilbidearen hasieran, bere lagun Cunninghame Graham eskultore eta politikariari idatzi zion: «Gizadia tragiko egiten duena, ez da naturaren biktima izatea, horretaz jabetzea baizik. Minaren, haserrearen, liskarren esklabotza ezagutu bezain laster hasten da tragedia. Baina, 1922an, bere bizitzaren eta karreraren amaieran, beste lagun batek, Richard Curle eskoziarrak, Conradi buruz idatzitako bi artikuluren froga hari bidali zionean, idazle triste eta tragikotzat jo izanaren aurka egin zuen. «Ospe horrek... irakurle ugari kendu dit... Tragiko deitzearen erabat aurka nago». Baina bere lanetan patu itsuari egozten dion paperak eta bere pertsonaia nagusietako batzuk arketipotzat hartzeko joerak Greziako tragediaren ikuspegi filosofikoetara hurbiltzen du.

Conradek gizakiaren egoeraren ikuspegi guztiz argia zuen, bere kide Bolesław Prus poloniarrak (bere lana asko miresten zuen) bi mikroipuinetan eskaintzen zuenaren antzekoa: Mold of the Earth (1884) eta Shadows (1885). Conradek horri buruz hauxe idatzi zuen:

« «Fedea mito bat da, eta sinesmenak itsasertzean lanbroak bezala aldatzen dira; Pentsamenduak desagertzen dira; Hitzak, behin esanda, hil egiten dira, eta atzoko oroitzapena biharko itxaropena bezain latza da.

»Mundu honetan —jakin dudanez— arrazoi, kausa edo erru baten itzalik gabe sufritzera behartuta gaude...

Ez dago moralik, ez ezagutzarik, ez itxaropenik; geure buruaren kontzientzia bakarrik dago, mundu batera bultzatzen gaituena... beti itxura hutsal eta iheskor baten antzekoa...

«Memento bat, begi baten kliska bat, eta ez da ezer geratzen, lokatz bola bat besterik ez, lokatz hotzarena, lokatz hilarena espazio beltzera botata, eguzki triste baten inguruan biraka. Ezer ez. Ez pentsamendurik, ez soinurik, ez arimarik. Ezer ez».

»

Conrad muturreko egoeretan dagoen gizakiaren eleberrigilea da. «Irakurtzen nautenek —idatzi zuen A Personal Record-en hitzaurrean— munduari buruz dudan konbentzimendua (aldi baterako mundua) ideia oso sinpletan oinarritzen dela badakite, hain sinpleak ezen muinoak bezain zaharrak izan behar dute. Besteak beste, leialtasunaren ideian oinarritzen da».

Conrad eleberrigilearentzat, fideltasuna[4] da gizakiak ezerezaren aurka, ustelkeriaren aurka, bere ondoan dagoen gaiztakeriaren aurka, maltzurra, hura irentsi zain eta zentzu jakin batean bere baitan aitortu gabe dagoenaren aurka altxatzen duen hesia. Baina zer gertatzen da fideltasuna urperatzen denean, hesia hautsi eta kanpoaldeko gaiztakeria barruko gaiztakeriari aitortzen zaionean? Gehienetan, hori da Conraden gaia.

Zein da Conraden artearen funtsa? Ziur aski ez da trama, berak —Shakespearek bezala— iturri publikoetatik maileguan hartzen duena eta egile txikiagoek bikoiztu dezakeena. Tramak, egileak esan beharrekoaren ibilgailu gisa baino, ez du balio. Aitzitik, Conraden esentzia bilatu behar da gure zentzumenei irekitako munduaren irudikapenean eta kanpoko mundu hartaz eta bere barneaz bizi izan duen mundu ikuskeran. Ikuspegi horren zati iradokitzaile bat, 1901eko abuztuan, Conradek The New York Times Saturday Book Review-eko editoreari idatzi zion gutun batean adierazten da:

«Egoismoa, munduaren bultzatzailea dena eta altruismoa, haren morala dena, kontraesanean dauden bi sen horiek, bata hain argia eta bestea hain misteriotsua, haien antagonismo bateraezina den aliantza ulertezinean baino ezin digute balio izan»

Idazle estiloa

aldatu

Erritmoaren eta hitzen erabilera berezia zela eta, Conrad maisu bihurtu zen ingelesez idatzi zituen lanei esker, berez, ama hizkuntza ez bazuen ere. Haren eleberriek bezala, kontakizun laburrek ere arrakasta handia izan zuten Europan. Conraden lan gehienek itsasoa dute oinarri[5].

Conraden idazkeran badira ezaugarri konstante batzuk: hitzen erabilera berezi eta anbiguoa, propio egina, erritmo-gorabeherak, elementu naturalen eta abstraktuen pertsonifikazioa… Horiekin guztiekin, Conrad beste idazle asko iristen ez diren leku horietara iristen da, hau da, gauza esanezinak esateko gaitasuna erakusten du[6].

Iñaki Ibañezek euskaratutako Ilunpeen bihotzean (1899) izeneko narrazio horretan aukera baliatzen du kolonizazioa salatzeko Joseph Conradek.

Baina, kontakizunez harago, gogoeta egiten du, gizakiaren bakardadeaz mintzo dena eta naturaren aurka jardun beharraz. Gogoeta kontakizunaren itzalean egon arren, ez da ezkutukoa: “Nola imajinatuko duzue lehen aldietako zein eskualde zehatzetara eraman dezaketen gizon bat bere hanka libreek, bakardadearen eraginez…”[7].

Bihar eleberri laburrean Conraden idazlan nagusietako elementu, eredu literario eta jarrera guztiak azaltzen dira. Xabier Galarretak itzuli zuen 1990ean[7].

Bere lan garrantzitsuen artean:

Eleberriak

aldatu
  • Almayer's Folly (1895)
  • An Outcast of the Islands (1896)
  • The Nigger of the 'Narcissus' (1897)
  • Ilunpeen bihotzean (Heart of Darkness, 1899)
  • Lord Jim (1900)
  • The Inheritors (Ford Madox Fordekin, 1901)
  • Typhoon (1902)
  • Romance (Ford Madox Fordekin, 1903)
  • Nostromo (1904)
  • The Secret Agent (1907)
  • Under Western Eyes (1911)
  • Chance (1913)
  • Victory (1915)
  • The Shadow Line (1917)
  • The Arrow of Gold (1919)
  • The Rescue (1920)
  • The Nature of a Crime (Ford Madox Fordekin, 1923)
  • The Rover (hilondokoa, 1923)
  • Suspense: A Napoleonic Novel (amaitugabea, hilondokoa, 1925)

Istorioak

aldatu
  • The Idiots (1896)
  • The Lagoon (1896)
  • Youth (1898)
  • Amy Foster (1901)
  • The Secret Sharer (1909)

Saiakera

aldatu
  • A Personal Record (1912)
  • Last Essays (1926)

Euskaratuak[8]

aldatu
Ilunpeen bihotzean (Conrad)
Fitxategi:0
Iñaki Ibañez itzultzailea, Conraden "Ilunpeen bihotzean" obrako pasartea irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2014
Generoaeleberri laburra
Orrialdeak140
ISBN978-84-9027-301-2
ItzultzaileaIñaki Ibañez San Roman
BildumaUrrezko biblioteka

Erreferentziak

aldatu
  1. Cardona, F.L.k aipatua J.Conraden "El corazón de las tinieblas" liburuaren hitzaurrean, Edicomunicación argitaletxea, Bartzelona, 1994.
  2. (Ingelesez) Opinion | With Conrad on the Congo River. (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Joseph Conrad | British writer. .
  5. Euskarari ekarriak: Joseph Conrad. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  6. Garmendia, Mikel. (2005). «Semearen itzulera» Zabalik.
  7. a b Zaldua, Iker. (2015). «Itsas gogoetak» Gara (Noiz kontsultatua: https://kritikak.armiarma.eus/?p=6506).
  8. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-13).

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Conrad