Ireki menu nagusia
Palma olio bloke bat

Palmondo olioa edo palma olioa landare olio jangarri bat da, olio palmondo afrikarraren (Elaeis guineensis) fruituaren mesokarpotik ateratzen dena.[1] Munduan gehien kontsumitzen den landare olioa da.[2] Afrika, Hego Amerika eta Asiako sukaldaritzako ohiko osagaia izateaz gain, gaur egun, batez ere, industrian erabiltzen da: % 80 janari industrian, % 19 kosmetikan eta % 1 bioerregaiak egiteko. Elikagai prozesatuen erdiek palma olioa dute, biguntasuna emateko eta kontserbazioa errazteko. Baina, gehienbat, merkea delako erabiltzen da. Izan ere, olio palmondoaren etekina hektareako sojarena halako hamar da.

Palma olioa laranja-kolorekoa da, beta-karotenoan oso aberatsa delako. Beroak molekula hauek suntsitzen baititu, zenbait minutuz irakin ostean zuri bihurtzen da. Gantz-azido aseak dituen landare-olio gutxienetakoa da. Gantz-azido ase horiengatik, giro-tenperaturan erdi-solidoa da eta 35 °C eta 42 °C arteko fusio-puntua du.

OsagaiakAldatu

Gantz-azido aseetan aberatsa den landare olio bakarrenetako bat da. Hori dela eta, palma olioa maiz kontsumitzea osasunarentzako kaltegarria da, odoleko LDL kolesterol maila igotzea eragiten duelako.[3][4][5]

Gantz-azidoak Ehunekoa
aseak azido palmitikoa % 44
azido estearikoa % 4,5
azido miristikoa % 1
monoasegabeak azido oleikoa % 38
poliasegabeak azido linoleikoa % 10
azido linolenikoa % 0,5

ErabilerakAldatu

Kontsumitzaile nagusia janari industria da. Elikagai prozesatu askoren osagaia da: frijitukiak, margarinak, aurrez sukaldatutako jakiak, zorrotxoko zopak, patata frijituak, izozkiak, opil industrialak, galletak...[6] Askotan etiketa nutrizionaletan ezkutaturik egoten da, "landare olio" edo "landare koipe" gisa[7]. Horrez gain, kosmetikan ere erabiltzen da, xaboiak eta perfumeak (zibetona) egiteko, eta baita bioerregaien ekoizpenean ere.

Munduko ekoizpenaAldatu

Palma olioaren kontsumoa etengabe hazten ari da, eta 2010etik munduan gehien kontsumitzen den landare olioa da[8]. Indonesia eta Malaysia dira produktorerik handienak (munduko esportazioen % 89 inguru 2010ean). Inportatzaile handienak India, Txina, Europar Batasuna eta Pakistan dira[9].

Munduko palma olio ekoizlerik handienak. 2010eko datuak.
Tokia Herrialdea Tonak[10]
1   Indonesia 21.534.000
2   Malaysia 16.993.000
3   Thailandia 1.287.510
4   Nigeria 1.086.600
5   Kolonbia 800.000
6   Papua Ginea Berria 500.000
7   Boli Kosta 300.000
8   Ekuador 289.900
9   Honduras 275.000
10   Brasil 250.000
11   Txina 245.400
12   Costa Rica 210.905
13   Kongoko Errepublika Demokratikoa 187.000
14   Guatemala 182.000
15   Ghana 120.000
16   Kamerun 111.440
17   Filipinak 92.000
18   Venezuela 75.000
19   Mexiko 68.000
20   Angola 57.000

ErreferentziakAldatu

  1. «palmondo-olio», Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, Elhuyar Fundazioa. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenarekin argitaratua.
  2. (Ingelesez) Palm Oil Continues to Dominate Global Consumption in 2006/07 United States Department of Agriculture
  3. Olibaz, ekilorez, soiaz, artoz... eginiko olioak. Osasuntsuak eta ezinbestekoak elikabidean Eroski Consumer
  4. Rosalie Marion BLISS: El aceite de palma no es un sucedáneo saludable de los ácidos grasos trans United States Department of Agriculture. Agricultural Research Service
  5. EiTB (2017/04/04) Zergatik da kaltegarria palmako olioa?.
  6. (Gaztelaniaz) Sophie ESMIOL: Aceite de palma: usos, orígenes e impactos www.tierra.org
  7. Esklerosi anizkoitza, hezueria eta psoriasia Euskal Herritar Medikuntza
  8. Elisabeth D. INANDIAK: Malaisie : enquête sur l'huile de palme Geo.fr
  9. Table 11: Palm Oil: World Supply and Distribution United States Department of Agriculture. Foreign Agricultural Service
  10. Faostat: 2010eko palma olio ekoizpena
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palmondo olio