Agian, generoz bereizi gabe gurasoen gaiari buruz jakin nahi zenuen.
Aita eta semea, Dhakan

Aita ume bat edo gehiago sortarazitako gizon edo animalia arra da, bereziki haiekiko[1]. Emakumezko baliokidea amada. Aitek seme-alaben sexua mugatzen dute, espermatozoideak X kromosoma (emea) edo Y kromosoma (arra) duelako.[2]

Erromatar zuzenbidetik aurrera, aitatasuna zehazteko Mater semper certa; pater est quem nuptiae demonstrant ("Ama beti ziurra da; aita ezkontzak adierazten duena da") esapidea erabili dute. Orain berriz aztarna-genetikoaren bidez ziurtatu daiteke. Beraz, amak bezala, aitak biologikoak, sozialak edo legalak izan daiteke.

Ohikoa ez bada ere, aita-animalia batzuek bere umeez arduratzen dute (Darwinen apoak, Rhinoderma darwini, eta itsas zaldiak arrautsez arduratzen dira; kastoreek eta otsoek bere kumeak babesten dituzte, eta abar).

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Aita.
  2. HUMAN GENETICS, MENDELIAN INHERITANCE


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.