Ilunpeen bihotzean

Ilunpeen bihotzean (ingelesez: Heart of Darkness) Joseph Conrad idazlearen eleberririk ospetsuena da, 1902an argitaratua. Idazlea sei hilabetez egon zen Belgikako Leopoldo II.a erregeak suntsitutako Kongon, eta egonaldi horretan oinarrituta dago liburua.

Ilunpeen bihotzean
Houghton EC9 C7638 902y (A) - Conrad, Heart of Darkness 1.jpg
Iñaki Ibañez itzultzailea, Conraden "Ilunpeen bihotzean" obrako pasartea irakurtzen.
Datuak
IdazleaJoseph Conrad
Argitaratze-data1899
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaHeart of Darkness
ArgitaletxeaBlackwood & Sons (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
Orrialdeak96
OCLC16100396
Euskaraz
IzenburuaIlunpeen bihotzean
ItzultzaileaIñaki Ibañez San Roman
Argitaratze-data2014
BildumaUrrezko biblioteka
Orrialdeak140
ISBN978-84-9027-301-2

Eleberrian Charlie Marlow marinel zaharrak, urte batzuk lehenago, Kurtz jaunaren bila Kongo ibaian zehar egindako ibilaldia kontatzen du. Kurtz boli-ustiategi bateko nagusia zen eta Kurtzekiko topaketa jarrera kolonialista hipokritaren baieztapena izango da. Halaber, kolonialismoaren zuribidea (gurutzada moral eta merkataritzakoa zela) guztiz gezurtatuta geratuko da.

Francis Ford Coppola eleberri honetan inspiratu zen Apocalypse Now filmaren gidoia prestatzean. Gaur egun ere, eleberriak film eta telesail ugari inspiratzen ditu.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.