Tanganyika[1] Erdialdeko Afrikako aintzira handienetatik bigarrena da hedaduraz (lehena, Victoria da), eta, munduko handienen artean ere, bigarrena da bolumenez eta sakoneraz (lehena, Baikal da)[2]. Munduko ur gezatako aintzirarik luzeena ere bada. Mendebaldeko zibilizaziorako aintzira aurkitu zuen Richard Francis Burton esploratzaileak zioenez, tokiko hizkuntzako kou tanganyika aditzetik hartua da izena, eta «elkartu» esan nahi du, urak batzen diren edo tribuak elkartzen diren tokia delako[3]. Ura Kongo ibairantz doa, eta, azkenik, Ozeano Atlantikora.

Tanganyika
Datu orokorrak
Garaiera773 m
Motaaintzira
Luzera673 km
Zabalera72 km
Azalera32.900 km²
Sakonera1.433 m
570 m
Bolumena18.900 km³
Geografia
Map
Koordenatuak6°06′S 29°30′E / 6.1°S 29.5°E / -6.1; 29.5
Honen parte daAfrikako Aintzira Handiak
Rift Valley lakes (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaLukuga ibaia
Arroaren azalera231.000 km²
Arro hidrografikoaCongo basin (en) Itzuli

Biodibertsitate aberatseneko aintziratzat jotzen da, 1500 espezie baino gehiago identifikatuta dituena, eta, 2003an, Burundi, Tanzania, Zambia eta Kongoko Errepublika Demokratiko muga estatuek Tanganyika Aintziraren Kudeaketa Iraunkorrerako Konbentzioa bultzatu zuten Dar es Salaamen[4].​

Geografia

aldatu

Aintzira Rift Haran Handian dago kokatuta, eta mendiz inguratuta dago. Afrikako bigarren aintzira handiena da azalerari erreparatuz gero, baina sakonena eta bolumen handiena duena da. Tanganyika lau herrialderen menpe dago: Burundi, Kongoko Errepublika Demokratikoa (KED), Tanzania eta Zambia, KEDek (% 45) eta Tanzaniak (% 41) gehiengoa izanik.

673 km luze da, iparraldetik hegoaldera, eta batez besteko 50 km, zabal. Aintzirak 32.900 km² estaltzen ditu, 1828 km-ko kostalde-lerroarekin eta 570 m-ko batez besteko sakonera eta 1470 m-ko gehienezko sakonera. 18.900 km³ ur inguru ditu. Gainazaleko batez besteko tenperatura 25 °C-koa da, eta batez besteko azidotasuna, pH 8,4koa[5].

Aintziraren sakontasun handiak eta egoera tropikalak ur-masak nahastea eragozten dute; izan ere, ur sakonenetako asko «ur fosilak» dira, eta anoxikoak dira (oxigenorik gabekoak, alegia). Aintziraren eragin eremuak 231.000 km² barne hartzen ditu; bi ibai nagusi aintzirarantz doaz, baita mendi malkartsuetatik datozen ibai eta erreka txiki ugari ere; ur fluxu nagusia Lukuga ibaitik datorrena da, Kongo ibaian amaitzen dena.

Ibai nagusiak hauek dira: Ruzizi, Kivu aintziratik Tanganyka aintziraren iparraldean isurtzen dena eta Malagarasi, Tanzaniako bigarren ibairik handiena, Tanganykaren ekialdeko ertzean isurtzen dena. Malagarasi ibaia Tanganyka aintzira baino lehenagokoa da, eta, antzina, Kongo ibaiarekin etenik gabeko ubidea osatzen zuen.

Aintzirak, batzuetan, sarrera eta irteera ezberdinak ere izan ditzake: Rukwa aintzira handiago batetik barrualderantz doa; Nyassa aintzirara iristen da, eta proposatu izan da Nilora irteteko bide bat izan dela aintziraren historiako uneren batean[6].

Lau herrialdek partekatzen dute aintzira: Kongoko Errepublika Demokratikoa (KED), Burundi, Zambia eta Tanzania, azken horrek hartzen du zatirik handiena (41 %).

Uren ezaugarriak

aldatu

Aintziraren ura alkalinoa da 9 inguruko pH-arekin, 0-100 m-ko sakoneran[7]. Horren azpian, 8,7 ingurukoa da, pixkanaka 8,3-8,5era murriztuz Tanganyikako tokirik sakonenetan[7]. Eroankortasun elektrikoan antzeko eredua ikus daiteke, goiko aldean 670 μS/cm ingurutik sakonenean 690 μS/cm-ra bitartekoa[7].

Azaleko tenperaturak, oro har, 24 °C ingurukotik (aintziraren hegoaldean abuztuaren hasieran) 28–29 °C-ra artekoak dira (martxo-apirileko euri-denboraldiaren amaieran)[8]. 400 m baino gehiagoko sakoneran, tenperatura oso egonkorra da 23,1–23,4 °C[9]. XIX. mendez geroztik ura pixkanaka berotzen joan da, eta, 1950eko hamarkadatik hona, berotze globalarekin bizkortu egin da[10].

Lakua geruzatuta dago, eta sasoiko nahasketa, oro har, ez da 150 m-ko sakoneratik haratago hedatzen[8]. Nahasketa, batez ere, hegoaldeko gorakada gisa gertatzen da, eta haizeak eragiten du, neurri txikiagoan baina, gora beherak ere gertatzen dira aintzirako beste leku batzuetan[11]. Estratifikazioaren ondorioz, atal sakonek «ur fosilak» dituzte[12]. Horrek esan nahi du ez duela oxigenorik (anoxikoa) atal sakonenetan, arrainak eta beste organismo aerobikoak, funtsean, goiko aldera mugatuz. Muga horretan aldakuntza geografiko batzuk ikusten dira, baina, normalean, 100 m inguruko sakoneran daude, aintziraren iparraldean eta 240-250 m-ra hegoaldean[13][14]. Oxigenorik gabeko atal sakonenek hidrogeno sulfuro toxikoaren maila altua dute, eta, funtsean, bizirik gabekoak dira[15], bakterioak izan ezik[7][16].

Geologia

aldatu
 
Tanganyika aintzira (Texasko Unibertsitateko Perry-Castañeda Liburutegiko mapa bildumatik), Austin

Tanganyika aintzira Rift Haran Handiko haustura geologikoan dago, Ekialdeko Afrikan. Aintziraren hondoan metatuta geratzen diren 6000 metro aintzira-sedimentu ditu.

Tektonika eta geotermia

aldatu

Aintziraren kokalekua jarduera tektoniko handiko lekua da, kontuan izanik, gainera, leku horretan failak duen sakonera osoa, gutxi gorabehera 7000 metro ingurukoa baita ur-mailatik sedimentuaren azpiko aldera. Milioika urtetan gertatu den sedimentazio prozesuak interes ekonomiko handia sortu du, eta Kongok ustiatzen dituen petrolio hobiak aurkitu dira.

Iparraldean, jarduera geotermikoa sumatzen da, Kongo alderdian, Ubwari penintsulan, Banzo lurmuturrean, eta Kalundu Pemba eskualdean. Mineralez betetako ura 180 °C-ko tenperaturan ateratzen den zuloak daude 5 eta 40 metro bitarteko sakoneran. Pembako kostalde arrokatsuetako zenbait zonaldetan, jarduerak erakusten du gasa ere badagoela, poltsa-kate, gutxiago edo gehiago, mehetan eta erregularren forman.

2005eko abenduaren 5ean, Richter eskalan 7,5eko magnitudea zuen lurrikara bortitz batek kalteak eta biktimak eragin zituen Kongon. Epizentroa aintzira beraren azpian izan zuen, 10 kilometroko sakoneran.

Hidrologia

aldatu

Aintzira ezaguna da bere uren argitasun bikainagatik, 25 metroraino ikus daitekeelarik. Tanganyika aintzirako urak aberastasun mineral handia du, eta bere parametroak oso espezifikoak dira. Bere eroankortasuna 609-620 m-koa da; pH-a 9,5 m-koa da gainazalean eta 8,6 eta -1300 metrora.

Gatzen proportzioei dagokionez, balio gutxikoa da, 12-19koa baita. Hala, gatz nagusiak dira (balioak miligramo/litrokotan daude)[17]:

  • Sodio karbonatoa. Na2CO3 = 125 (anhidro)
  • Potasio kloruroa. KCl = 59
  • Potasio nitratoa. KNO3 = 0,5
  • Litio karbonatoa. Li2CO3 = 4
  • Kaltzio karbonatoa. CaCO3 = 30
  • Magnesio karbonatoa. MgCO3 = 144
  • Aluminio sulfatoa. Al2(SO4)318H2O = 5
  • Potasio sulfatoa. K2SO4 = 4
  • Sodio sulfatoa. Na2SO4 = 1
  • Kloruro ferrikoa. FeCl36H2O = 0,5
  • Sodio fosfatoa. Na3PO4H2O = 0,4
  • Sodio silikatoa. Na2SiO3 = 13/5

Berrehun metroko sakoneratik harago, organismo gehienentzat bizitza ezinezkoa da; ez baitago oxigenorik eta bai, ordea, hidrogeno sulfuroa, horiek baitira bakterio anaerobioak egoteko baldintzak (sulfato erreduktoreak).

Uda australeko haize nagusiek (hego-ekialdeko haizeak) ur anoxikoak azalera igoarazten dute. Arrainak eta beste organismo batzuek ihes egitea edo hiltzea beste aukerarik ez dute.

Ikerketa hidrobiologikoa

aldatu

1946 eta 1947 urteetan, Max Poll doktoreak espedizio bat antolatu zuen aintziran, eta, bereziki helburu horretarako, Baron Dhanis itsasontzia alokatu zen. Ahalik eta datu gehien biltzea zuen helburu. Aintziraren hondoaren zundaketak eta azterketa batimetrikoak egin zituen. Arraste-sareen, uztaien eta sareen bidez arrantzatzen zuten egunez eta gauez arrainak biltzeko. Ur-mailaren gora beherak, tenperatura-aldaketak, aintziraren kimika (mineralizazio-aldaketak, pH, eroankortasun elektrikoa), fitoplankton eta zooplanktona ere aztertu zituzten, baita makrozitoak, ornogabeak, uretako intsektuak, anfibioak eta narrastiak ere: labur esanda, datu kopuru itzela jaso zituzten. Eta laginak kasu bakoitzean sailkatu eta deskribatu zituzten.

Gaur egun Tanganyika aintzirari buruz dakigunaren zati handi bat da Max Poll doktoreak eta espedizioko gainerako kideek egindako lan titanikoan lortutako datuei esker. In situ egindako sailkapenaren ondoren, Belgikan (Erdialdeko Afrikako Errege Museoa, Tervuren) azterketa sistematiko bat egiteko zaindutako ziklidoen bilketa 27.000 ale ingurukoa zen.

Espedizioaren ondoren, lau liburuki eta faszikulu berri argitaratu ziren; honako hauek dira:

Esplorazioa

aldatu

Eskualdera egin zuen bigarren bidaian, 1876ko ekainaren 11tik 1876ko uztailaren 31ra, Henry Morton Stanleyk Tanganyika aintzira esploratu zuen Ujiji herriko Lady Alice ontzian, bere hamahiru gizon hoberenekin. Aintziran, hegotik iparraldera egin zuen. Horri esker, ohartu zen, lehen aldiz, aintzira Niloko mapatik kendu zitekeela eta ez zuela bere iturrietako bat osatzen. Izan ere, iparraldeko muturrean, ibai bat (Ruzizi) isurtzen da, Kivu aintziratik datorrena eta bere bokale bat dena. Bere bigarren behaketa izan zen, mendebaldean, Lukuga ibaia landarediaz oztopatuta zegoela, baina ibaiaren uholdeek, presioaren eraginez, haustura bat irekiko zuketen, eta aintziraren urak mendebalderantz joango ziratekeen, Kongo ibaiaren arrorantz. Joseph Thomsonek, hiru urte geroago presa garbitu zelarik, Stanley arrazoia zuela ikusi zuen. Stanleyren behaketa horiek Richard Francis Burtonek urte batzuk lehenago egindakoak osatu zuten[18].

Biodibertsitatea

aldatu
 
Neolamprologus cylindricus: Tanganykako arrain ziklido espezie ugarietako bat

Aintzirak gutxienez 250 arrain ziklido espezie (cichlidae) eta beste 150 arrain ez-ziklido espezie ditu, eta horietako gehienak aintziraren urertzean bizi dira, 180 metroko sakoneran. Aintzira espezieen eboluzioari buruzko ikerketa-gune garrantzitsua ere bada. Hala ere, ur biomasarik handiena, barruko uretan dago, eta 6 espeziek menderatzen dute: «Tanganykako sardinen» bi espeziek eta Lates generoko lau espezie harraparik (Niloko perkarekin erlazionatuta daude, eta espezie horrek Victoria aintzirako ziklidoak suntsitu zituen). Tanganykako ziklido espezie ia guztiak (% 98) aintzirako endemikoak dira. Espezie gehienen endemia-maila handi hori aintzirako ornogabe askorekin ere gertatzen da, hala nola moluskuekin, karramarroekin, kopepodoekin, izkirekin, marmokekin, izainekin eta abarrekin.

Tanganyka aintzirako ziklido espezie asko, kolore distiratsuko arrain generoko Tropheus adibidez, arrain oso ezagunak dira akuarioen jabeen artean kolore distiratsuak dituztelako. Tanganyka aintzirako biotopo bat islatzea ere oso ezaguna da akuariofilian[19], ziklido horiek beren ingurune naturalaren antzeko habitat batean hartzeko.

Ekonomia

aldatu

Gutxi gorabehera, milioi bat pertsona bizi dira aintziraren inguruan, eta hori da kontsumorako eta merkataritzarako arrain iturri nagusia, garraio eta komunikazioetarako ezinbesteko baliabidea eta inguruan dituen herrialdeen arteko lotura[20].

Industria

aldatu
 
Arrantzaleak Tanganyka aintziran

Aintzirako arraina da bertako biztanleentzako proteina-iturri nagusia[21]. Gaur egun, 45.000 pertsona inguruk lan egiten dute 800 puntutatik jarduten duten arrantza-tokietan, eta milioi bat pertsona inguru daude arrantzaren mende zuzenean. Tanganyka aintzirako arraina da Afrika ekialdeko herrialde guztietan aurki daitekeen esportazio-produktu bat. Arrantza komertziala 1950eko hamarkadaren erdialdean hasi zen, eta eragin handia izan du espezieetan. 1995ean, guztira, 180.000 tona arrain harrapatu ziren.

Garraioa

aldatu

Bi transbordadorek bidaiariak eta karga eramaten dituzte lakuaren ekialdeko ertzean zehar: MV Liemba Kigoma eta Mpulungu artean eta MV Mwongozo Kigoma eta Bujumbura artean.

Historia

aldatu

Richard Francis Burton eta John Speke esploratzaile britaniarrak izan ziren lakua ikusi zuten lehenengo europarrak, 1858an. Nilo ibaiaren iturrien bila zebiltzala aurkitu zuten. John Speke bilatzen jarraitu zuen, eta benetako iturria aurkitu zuen, Victoria aintzira.

Tanganyika aintzira aurkitu zuten lehen mendebaldarrak Richard Burton eta John Speke esploratzaile britainiarrak izan ziren, 1858ko otsailaren 13an. Nilo ibaiko iturrien bila zebiltzala iritsi ziren lakuaren ipar aldera. Spekek aurrera jarraitu zuen, eta gaur egungo iturria aurkitu zuen, Victoria aintzira. Ondoren, Livingstone ere, hegoaldetik zetorrela, aintzirara iritsi zen, eta mendebaldeko zatia arakatu zuen. Tanganyikatik gertu, Ujiji herrian hain zuzen ere, Livingstone eta Stanley elkar aurkitu zuten 1871ko azaroaren 10ean. Verney Lovett Cameronek ere, Livingstoneren bila bidaliak, aintziraren hegoaldea esploratu zuen, eta ez Lukunga ibaia jarraitu. «Liemba» izena idatzi zuen aintziraren hegoaldean, ziurrenik fipa hizkuntzako hitz bat, 1927an aintziran harrapatutako itsasontzi alemaniar baterako izen gisa aukeratua zena eta gaur arte zerbitzuan egon dena[23].

Lehen Mundu Gerra

aldatu

Lehen Mundu Gerran bi bataila entzutetsu gertatu ziren aintziran.

Graf von Götzen izeneko itsasontziaren laguntzarekin (Gustav Adolf Graf von Götzen grafoaren ―kondearen baliokidea den alemaniar titulua― izena, Ekialdeko Afrika alemaniarreko gobernadore ohia), alemaniarrek aintziraren kontrol osoa zuten gerraren lehen etapetan. Ontzia, lakuan zehar karga eta pertsonak garraiatzeko erabili zuten, baita tropa aliatuei ezustean erasoak egiteko base gisa ere[24].

Beraz, indar aliatuentzat ezinbestekoa bihurtu zen aintziraren kontrola lortzea. Royal Navy-ko Geoffrey Spicer-Simson-en agindupean, lan ikaragarria egin zen Mimi eta Toutou bi ontzi motordun armatu Ingalaterratik aintzirara garraiatzeko, trenbidez, errepidez eta ibaiz, Kalemie-ra, Tanganyika aintziraren mendebaldeko urertzean. 1915eko abendura arte itxaron zuten bi ontziek, eta ezusteko erasoa egin zieten alemaniarrei, eta Kingani kanoiontzia harrapatu zuten. Beste ontzi alemaniar bat, Hedwig izenekoa, 1916ko otsailean hondoratu zuten, eta, lakua kontrolatzeko, Götzen ontzi alemaniarra bakarrik geratu zen[24].

Aintziran zuten indar handienaren ondorioz, aliatuak Kigomarantz abiatu ziren lehorrez, eta belgikarrek Albertvilleko mendebaldeko kostan aire-base bat ezarri zuten. Handik aurrera, 1916ko ekainean, bonbardaketa bat jaurti zuten alemaniarren posizioen aurka, Kigomaren inguruan eta hirian. Ez dago argi Götzen itsasontziari eraso egin ote zioten (belgikarrek esan zuten jotzea lortu zutela, baina alemaniarrek ukatu egin zuten), baina alemaniarren adorea oso kaltetua gelditu zen, eta, ondoren, ontziari, armamentua kendu zioten beste leku batean behar zelako[24].

Aintziran, gerra itopuntu batera iritsia zen garai hartan, eta bi aldeak erasoak ez antolatzea erabaki zuten. Hala ere, lurreko gerra aurrera zihoan, neurri handi batean aliatuen abantailari esker, 1916ko uztailean trenbidea moztu eta Kigoma erabat isolatzeko mehatxua egin zutelako. Horrek eraman zuen Gustav Zimmer komandante alemaniarra hiria uztera eta hegoalderantz abiatzera. Bere itsasontzi preziatua aliatuen eskuetan eror ez zedin, Zimmerrek, 1916ko uztailaren 26an, ontzia hondoratu zuen. Geroago, berriro azaleratu, eta izena aldatu zioten: MV Liemba (ikus Garraioa)[24].

Che Guevara

aldatu

1965ean, Che Guevara iraultzaile argentinarrak Tanganyka aintziraren mendebaldeko urertza erabili zuen Kongon gerrillako indarrak trebatzeko. Bere kanpalekutik, Che eta bere indarrak gobernua boteretik kentzen saiatu ziren, baina urtebete baino lehenago kanporatuak izan ziren, AEBko Segurtasun Nazionaleko Agentzia (NSA) denbora guztian adi egon zelako eta gobernuko indarrek gerrillariei zelata egiten lagundu zutelako.

Azken aldiko historia

aldatu

1992an, Tanganyika aintzira Pole to Pole dokumentalean azaldu zen. Michael Palin dokumentalista MV Liemba ontzian joan zen, eta aintzira zeharkatu zuen.

2004tik, aintzira Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeko (NKNE) (ingelesez, IUCN) Water and Natureren ekimen masibo baten arreta-gune izan da. Proiektuak bost urte iraun du, eta 27 milioi dolarreko kostua izan du. Ekimena baliabideak eta lakuaren egoera kontrolatzen saiatu da, baita sedimentuen, kutsaduraren eta, oro har, uraren kalitatearen maila onargarri baterako irizpide komunak ezartzen ere.

Ekologia

aldatu

Berotze globalak Tanganyika aintzirari ere eragin dio; azken 90 urteotan, zuzeneko behaketek ikusi dute aintziraren tenperatura nabarmen igo dela. Era berean, aintziraren ekoizpen primarioak beherakada handia izan du, eta horrek eragin nabarmena izan du sardina-populazioan, hori baita arrantzako elementu nagusietako bat, eta, beraz, baita inguruko eremuetako ekonomia eta elikadurarena ere[25][26][27]

Aintzirari, hiri-kutsadurak ere eragiten dio, itsasontzietatik datozen gorozkiak barne, baita petrolioaren eta mineralen ustiapenak ere. Eragina duten beste arazo batzuk honako hauek dira: isurtze atmosferikoak, higadura, espezie inbaditzaileak, kutsadura (esaterako, pestizidak)[28].

 
Kagongo.

Lake Tanganyika Biodiversity Project

aldatu

Lake Tanganyika Biodiversity Project (LTBP) helburu honekin sortutako erakundea da:

« Urertzeko estatuei, etorkizunean, Tanganyika aintzirako biodibertsitatea kudeatu eta kontserbatzeko sistema eraginkor eta iraunkor bat sortzen laguntzea. »
[29]

Bost urteko proiektua da; nazioarteko erakundeen aholkularitzarekin, kostaldeko herrialdeetako erakundeek (Burundi, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania eta Zambia) gauzatzen ari dira. Tokiko komunitateen parte-hartzearekin, lakuaren eta haren ingurunearen kontserbazio-gaietan eta garapen-alderdietan aurrera egitea da mantentzen duten estrategia, tokiko biztanleen bizimodua eta baliabideak ere babesten saiatzeko.[30]

Proiektua programa hauetan banatzen da:

  • Biodibertsitatea[31] oinarria beste azterketa tekniko batzuengatik ematen duena. Helburu hauek ditu:
    • Aintziraren egungo biodibertsitate-mailak berrikustea
    • Habitat handienen banaketa identifikatzea
    • Monitorizazio-programa bat garatzea.
  • Ingurumen-hezkuntza[32].
  • Arrantza-praktikak[33].
  • Geografia-informazioko sistemak[34].
  • Kutsadura[35].
  • Sedimentazioa[36].
  • Sozioekonomikoak[37].
  • Trebatzea[38].

Nsumbu National Park

aldatu

Tanganyika aintziraren hegoaldeko ertzean, Nsumbu National Park dago. 2000 kilometro koadroko eremu bat hartzen duen parke nazionala da, aintzira handi horretako hondartza garbienetako 100 kilometro inguru hartzen dituena. Bere hedaduran, hondar hondartzak, labar bertikalak, kobazuloak eta badia naturalak aurki daitezke. Lufubu ibaia lakuan isurtzen da, alboetan 300 metroko ezpondak dituen haran batetik[39].

Bitxikeriak

aldatu

Stanley kazetari amerikarraren eta Livingstone geografoaren arteko elkartzeak, Ujijin, aintziraren ertzean, Stanleyren esaldi ospetsuaren sorrera ekarri zuen:

« Dr. Livingstone, I presume. (itzulp. Livingstone doktorea, ezta?) »
Stanley

Gustave krokodilo gizaki-jale ospetsua ikusi izan da. Burundin bizi den Niloko krokodilo erraldoi bat da Gustave. Gutxienez 6 metro luze eta tona bat inguruko pisua du, eta Afrikan inoiz ikusitako krokodilorik handiena da[40]. Gizaki-jale ospetsua da; zurrumurrua zabaldu da Ruzizi ibaiaren urertzetik eta Tanganyika aintziraren iparraldeko urertzera 300 bat biktima hil dituela. Burundin bizi den Patrice Faye ehiztari eta naturalista autodidakta frantziarrak, azken 20 urteetan haren atzetik ibili denak[41], kalkulatzen du 60 bat biktima izan direla, baina, hala ere, kasua ez da ohikoa. Edonola ere, Gustavek estatus ia mitikoa lortu du, eta eskualdeko jendea beldur da.

Galeria

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.
  2. Zambia. .
  3. «Tanzania», in Adrian ROOM: Placenames of the World, McFarland & Company, 2006, ISBN 0-7864-2248-3 (ikus 368. orrialdea).
  4. Aguilar Rojas 2009, 43 orr. .
  5. «Datbase Resumen: Lago Tanganyika» www.ilec.or.jp.
  6. Lévêqu, cristianos (1997). Biodiversidad Dinámica y Conservación: El Pez de agua dulce de África Tropical. Cambridge University Press . p. 110.
  7. a b c d (Ingelesez) De Wever, Aaike; Muylaert, Koenraad; Van der Gucht, Katleen; Pirlot, Samuel; Cocquyt, Christine; Descy, Jean-Pierre; Plisnier, Pierre-Denis; Vyverman, Wim. (2005-09). «Bacterial Community Composition in Lake Tanganyika: Vertical and Horizontal Heterogeneity» Applied and Environmental Microbiology 71 (9): 5029–5037.  doi:10.1128/AEM.71.9.5029-5037.2005. ISSN 0099-2240. PMID 16151083. PMC PMC1214687. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  8. a b (Ingelesez) Edmond, J. M.; Stallard, R. F.; Craig, H.; Craig, V.; Weiss, R. F.; Coulter, G. W.. (1993-06). «Nutrient chemistry of the water column of Lake Tanganyika» Limnology and Oceanography 38 (4): 725–738.  doi:10.4319/lo.1993.38.4.0725. ISSN 0024-3590. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  9. (Ingelesez) O'Reilly, Catherine M.; Alin, Simone R.; Plisnier, Pierre-Denis; Cohen, Andrew S.; McKee, Brent A.. (2003-08). «Climate change decreases aquatic ecosystem productivity of Lake Tanganyika, Africa» Nature 424 (6950): 766–768.  doi:10.1038/nature01833. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  10. Jensen, M.R. (8 August 2016). "Lake Tanganyika Fisheries Declining From Global Warming". University of Arizona. Archived from the original on 6 March 2018. Retrieved 5 March 2018.
  11. Lowe-McConnell, R.H. (2003). "Recent research in the African Great Lakes: Fisheries, biodiversity and cichlid evolution". Freshwater Forum. 20 (1): 4–64.
  12. Hutter; Yongqi; and Chubarenko (2011). Physics of Lakes, volume 1: Foundation of the Mathematical and Physical Background. P. 11. ISBN 978-3-642-15178-1
  13. Wright, J.J.; and L.M. Page (2006). Taxonomic revision of Lake Tanganyikan Synodontis (Siluriformes: Mochokidae). Florida Mus. Nat. Hist. Bull. 46(4): 99–154.
  14. Lowe-McConnell, R.H. (1987). Ecological Studies in Tropical Fish Communities. ISBN 0-521-28064-8
  15. "Lake Tanganyika". www.zambiatourism.com. Archived from the original on 22 April 2015. Retrieved 14 March 2008.
  16. Ryan, Emily; Todd, Jonathan A.; McGlue, Michael; Kimirei, Ismael; Soreghan, Michael. (2017). «VARIATION IN TAPHONOMIC CHARACTER OF SHELL BEDS IN LAKE TANGANYIKA, AFRICA: PALEOENVIRONMENTAL AND STRATIGRAPHIC IMPLICATIONS OF SHELL BEDS IN LAKES» Geological Society of America Abstracts with Programs (Geological Society of America)  doi:10.1130/abs/2017am-304608. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  17. Kufferath Doktorearen arabera, 1946-47ko Belgikako misio hidrobiologikoko kidea.
  18. James L. Newman (trad. de l'anglais par William Petty), , Bruxelles, Luc Pire, 2006 (ISBN 2-87415-583-7), p. 145
  19. (Ingelesez) «Tanganyika acuario biotopo» Aquariums Life.
  20. (Ingelesez) Tanganyika (profile). .
  21. El calentamiento global está matando Lago Tropical Fish - Estudio del lago Tanganica. .
  22. "Ferrocarriles de África - se extiende más allá CHIPATA". railwaysafrica.com
  23. (Ingelesez) The Last Journals of David Livingstone in Central Africa from 1865 .... 1, 338 or..
  24. a b c d (Ingelesez) Foden, Giles. (2004). Mimi and Toutou Go Forth — The Bizarre Battle for Lake Tanganyika. Penguin.
  25. (Ingelesez) Unprecedented warming in Lake Tanganyika and its impact on humanity. climateprogress.org 11 agosto 2010.
  26. (Ingelesez) Brown Geologists Show Unprecedented Warming in Lake Tanganyika. Providence: Brown University 16 mayo 2010.
  27. (Ingelesez) Twentieth-Century Warming in Lake Tanganyika is Unprecedented. University of Arizona 17 mayo 2010.
  28. https://animalia.bio/es/lake-tanganyika#google_vignette
  29. (Ingelesez) Lake Tanganyika Biodiversity Project. .
  30. http://www.ltbp.org/EINDEX.HTM
  31. (Ingelesez) Biodiversity Special Study (BIOSS). Lake Tanganyika Biodiversity Project.
  32. (Ingelesez) Environmental Education (EESS). Lake Tanganyika Biodiversity Project.
  33. (Ingelesez) The Fishing Practice. Lake Tanganyika Biodiversity Project.
  34. (Ingelesez) Geographical Information Systems (GIS). Lake Tanganyika Biodiversity Project.
  35. (Ingelesez) Pollution Special Study (PSS). Lake Tanganyika Biodiversity Project.
  36. (Ingelesez) Sedimentation Special Study (SedSS). Lake Tanganyika Biodiversity Project.
  37. (Ingelesez) Socio-economic Special Study (SESS). Lake Tanganyika Biodiversity Project.
  38. (Ingelesez) Training Strategy. Lake Tanganyika Biodiversity Project.
  39. (Ingelesez) Zambia Tourism - Sumbu National Park. .
  40. (Ingelesez) McRae, Michael. (2005). Gustave: Have You Seen This Crocodile?. National Geographic Society.
  41. (Gaztelaniaz) Grant, Richard. Tras los pasos de Gustave, el asesino serio prehistorico. XLSemanal.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Frantsesez):[1] Destination lac Tanganyika webgunea.


Afrikako Aintzira Handiak
 
Afrikako Aintzira Handien mapa

Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike