Imanol Laspiur

Imanol Laspiur Zabala (Izengoitiak: Lastarri, Maitale) (Bergara, 1929ko otsailaren 21a - Eibar, 1998ko abenduaren 24a) Gipuzkoako idazlea izan zen. Industria maisua. Euzko Gogoa, Karmel, Eibar, Jakin, Olerti eta Zeruko Argia aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Laspiurrenak dira Azentu diakritikoa Eibarko Euskaran (1979), Ikastola eta Gurasoak, Euskal joskera (1968) eta Eibarko Ikastolaren Historia Txikia 1960-1994. Euskaltzain urgazlea zen, eta hil ondoren argitaratu zen, 1999an, bere azken liburua: Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua.

Imanol Laspiur
Bizitza
JaiotzaBergara1929ko otsailaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar1998ko abenduaren 24a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta industria-peritua
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: imanol-laspiur-zabala-1929-1998

BizitzaAldatu

Bergaran jaio zen 1929ko otsailaren 21ean. Aita, Leon, bergararra zuen; ama, Gumersinda, eskoriatzarra. 1930ean sendiarekin Eibarrera bizitzera joan zen. Aitak Eibarko udalean egiten zuen lan, estatistika sailean eta txistularien bandan.[1]

Imanolek euskararen eta euskal naziotasunaren aldeko grina erakutsi zuen, batez ere Espainiako diktadura frankistak Euskal Herriari egindako zapalkuntzak bultzaturik. Isilpeko borrokarekin bat egin zuen, hasieran Ekin taldearen bitartez Euzko Gaztedin sartuz eta ondoren, Euskadi Ta Askatasunan 1958an sortu zenean. 1961ean poliziak Laspiur preso hartu eta atxiloaldian bortizki torturatu zuen. Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zioten bere militantziagatik, baina lau urte eman zituen espetxean.[1][2]

 
[Betiko hautsitako esteka]Euskara batuaren aldeko Ermuko zina (1968) deiturikoan, besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren .

Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.[3][4]

1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten.[1]

1998ko abenduaren 24an hil zen 69 urte zituela.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Basauri, Serafin. (2005eko abendua). Bidegileak: Imanol Laspiur. ISBN 84-457-2373-1. (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 1a).
  2. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2018ko abuztuaren 1a). «Elkarrizketa: Arrate Ibargutxi. Manzanasek torturatutako Imanol Laspiurren alarguna.» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 1a).
  3. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  4. «Batasunaren kutxa» www.euskaltzaindia.eus (Jakin) 193 (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).

Kanpo estekakAldatu