Ireki menu nagusia

Kurtzeganeko zutarria

Orozko udalean, Kolometa, Odoriaga mendien ondoan, Kurtzegan mendiaren magalean dagoen zutarria, Euskal Herriko altuena. Zahar-berrituta dago

Kurtzeganeko zutarria Euskal Herriko handienetakoa da. Monumentu megalitiko hau, menhir hau, Arnoko mendietan dago,Odoriaga menditik Ipar-mendebaldera Kolometa eta Kurtzegan mendien artean dago, (koordenatuak: 43.076204, -2.867516), Gorbeiako natura parkean. 5,40 metro luzera du, Euskal Herriko altuena izanik. Pisua ia zortzi tonakoa da. Hiru harri zati edo ortostato ditu. 2008an Bizkaiko Foru Aldundiak, Naturgune Babestuen Zerbitzuak alegia, indusketa eta zaharberritze lanak agindu zituen. Egun, zutarria jatorrizko lekuan altxatzen da.[1]

Kurtzeganeko zutarria
Kurtzeganeko zutarria 7.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Orozko
Koordenatuak 43° 04′ 09″ N, 2° 50′ 24″ W / 43.0691°N,2.8401°W / 43.0691; -2.8401Koordenatuak: 43° 04′ 09″ N, 2° 50′ 24″ W / 43.0691°N,2.8401°W / 43.0691; -2.8401
Altitudea 850 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera

EzaugarriakAldatu

Megalitoa artzain inguru batean dago kokatuta. Espezialisten ustez, harriak, harearriak, aldameneko Kolometa edo Kurtzeganeko mendietatik aterako zituzten eta egungo lekura eraman baino lehen bertan zizelkatu. Kurtzeganen kokatzeko, aurretik 0,70 metroko hobia egin behar izan zuten. Indusketak ez ditu datazioa emateko emaitzarik azaldu, nahiz eta garbi izan monumentu prehistorikokoa dela.

Zutarri honek aspalditik zientzialarien atentzioa deitu zuen; besteak beste, Jose Migel Barandiaran, Juan Maria Apellaniz eta Txomin Epaltza bertan egon ziren ikertzen baina bi harritzar elkarren ondoan ikusi eta ez ziren konturatu eroritako zutarri baten aurrean zeudela.

Azken lanak, 2011. urteko maiatzean, Juan Carlos López Quintanak zuzendu zituen[2]. Kontserbazio egoera ona da monolitoa zahar-berritu eta gero eta porlanezko oinarri baten gainean berriro zutik jarri eta gero[3].

Monolitoa izandakoa, erortzerakoan bi zatitan apurtu zen nonbait, eta zatietako bat iraulita zegoen. Ez zen begien bistakoa bi zatiak lehenago elkartuta egon zirela. Geroago, zahar-berritze lanei ekin baino lehenago, baten batek makina batekin mugitu zituen harritzarrak eta bat apurtu. 2011. urtean zutarria hiru zatitan bereizita topatu zuten zahar-berritu eta berriro zutik jarri zutenek.

IrudiakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. P. Saldarriaga, 26.or.
  2. (Gaztelaniaz) Menhir de Kurtzegan
  3. (Gaztelaniaz) Luberri.net Monolito Kurtzegan

BibliografiaAldatu

  • P. Saldarriaga: "Kurtzegan zutarri erraldoia". Nora, 57.zk., 2012ko abendua. 26-29 or.

Kanpo loturaAldatu