Mouro direlakoak Asturias, Galizia eta Leongo mitologietako pertsonaiak dira. Lurrazpian bizi behar zuten, meategietan lanean, metalgintzan, bitxiekin, zilarrarekin edo urrearekin lanean edo soilik boloetara jolasean. Kuelebreek gordetzen dituzten altxorrak dauzkate. Trikuharriak eta kastro herrixka zaharrak eraiki zituzten. Janaria jasotzeko ez bada, normalean ez dira lurrazpitik ateratzen. Soilik gaualdetik aurrera edo San Juan gauean atera ohi dira. Ez dute gizakiekin elkartzeko ohiturarik.

Mouro
Ezaugarriak

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu