Martin Txiki edo San Martin Txiki euskal mitologiako pertsonaia da. Pertsonaia honen inguruko ipuin eta kontakizun ugari daude. Horietako askoren jatorria Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ataun eta Aralar mendilerroan dago, eta kontakizun gehienetan jentilak ere agertzen dira.

Martin Txiki
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Hori dela eta, Ataunen urtero azaroaren 11an Jentilen etorrera izeneko ikuskizuna antzeztu ohi da.[1]

Bestalde, Aragoiko Tena, Ansó eta Broto ibarretan ere antzeko pertsonaiaren kontakizun eta kondairak ere badaude, eta bertakoek San Martinico esaten diote.

San Martin Txiki eta jentilak aldatu

Aspaldian Muskiako koban Basajaunak bizi omen ziren. Han inguruko mendialdeko lurrak erabilita, sekulako garitza biltzen omen zuten. Behealdean, ibarrean, kristauak bizi omen ziren, eta artean ez omen zuten garirik ereiten, gari-hazirik ez zeukatelako.

Behin San Martin Txiki oinetako handiak jantzita, igo omen zen Muskia mendiko kobara, eta hango gari-piloak ikusita, basajaunekin egin zuen apustu gari-meten gainetik salto egin zezakeela.

Basajaunek beren aldiko kemenean jardun omen zuten. San Martin Txiki, berriz, gari-piloen erdira erori omen zen, baita abarkak gari-alez bete ere.

Gero, handik alde egitean, San Martin Txiki bere etxera zihoala, basajaun bati bururatu omen zitzaion hark botinetan gari-haziak zeramatzala, eta hortaz aizkora txikia hartu, eta bota omen zion, baina ez zuen hura harrapatu. Kristauek ez omen zekiten garia noiz erein, baina halako batean baten batek basajaun bati aditu omen zion nola algaraz esaten zuen:

« Ja jaaai! Balekite, hartuko lukete:
Orri irtete, arto egite.
Orri erortze, gari egite.
Eta San Lorentzotan arbi egite.
»

Ordutik zabaldu omen zen garia herri guztietan.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu