Kalzaburuko Jentilkoba

Ispasterren dagoen leizea

Kalzaburuko Jentilkoba, Kalzaburuko Xentilkoba[1] edo Jenitikoba, Bizkaiko Ispaster herrian dagoen kobazulo bat da.

Kalzaburuko Jentilkoba
Motahaitzulo, arkeologia-aztarnategi eta Hilerri
Geografia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaLea-Artibai
UdalerriaIspaster

Txotxinkobatik 100 m.ra dago. Tamaina handiko ahoa eta ezkerreko aldean eustorma duen aretoa ditu, galerian aurrera egitea galarazten duena. Horrek adieraz dezake artaldea gordetzeko erabili izan zela[2].

Arditegi moduan erabili zen garai historikoetan. Bizkaiko Espeleologia Taldelko kideek miatzen ari zirenean, ia osorik zegoen burezur bat eta beste bi pertsonen burezurren zatiak aurkitu zituzten. Suharria, lapak eta karrakelak ere agertu ziren. Egun gutxira Jose Miguel Barandiaranek koba eta aurkitutako materiala berrikusi eta material arkeologikoa zela baieztatu zuen. Femur bat, zeramika zakartsua ere aurkitu zituzten[3].

Burezurra Brontze Arokoa dela uste dute, eta hilobi-koba moduan erabili izan zutela[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «Bizkaiko mitologidun koba eta leizen bilduma (Jarrai.). Notas etnográficas» Kobie 6: 142..
  2. «XENTILKOBA DE KALZABURU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  3. Kozyrev, V. V.. (1968-10). «Feldspar from the Ena Ore Directorate» Glass and Ceramics 25 (10): 616–618.  doi:10.1007/bf00675063. ISSN 0361-7610. (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  4. «Nuevos yacimientos prehistóricos en cuevas vizcainas.» Anuario de Eusko Folklore. Sociedad de Ciencias Naturales ARANZADI XXI. lib. ( 1965 - 1966): 189-216..

Kanpo estekak aldatu