Bordak artzainek abereak edo belarra gordetzeko erabiltzen dituzten etxetxoak dira. Normalean mendietan edo basoetan daude, herriguneetatik urrun. Oro har, solairu batekoak dira eta altuera txikikoak dira. Eraikin hauek oso ohikoak dira Pirinio aldeko herrialdeetan.

Borda bat Aratz mendian, Araiatik hurbil, Araba.
Borda bat Mendiben.
Irotzabalgo bordaldea sarekoko auzoan (Zubieta.)

Gaur egun, eta batez ere 1990-2007ko higiezinen boomean, borda batzuk berreraiki, konpondu eta bigarren etxebizitza, hotel txiki, landetxe edo jatetxe bihurtu ziren. Hala ere, borda asko ez dira erabili azken hamarkadetan, batez ere errepidez iristen ez diren lekuetan daudelako edo konponketa-kostuak garrantzitsuegiak direlako haien erabilgarritasunarekin alderatuta.

Artzaintza gero eta gutxiago erabiltzen da bizitzeko. Beraz, zenbat eta hazteko animalia gutxiago egon haran eta mendietan, batez ere ardietan, orduan eta borda gehiago bihurtzen dira aurri.

Etxeen izenak

aldatu

Bada ordea, borda hitzaren beste aldaera bat. Azken hau baserri hitzaren sinonimo litzateke. Nafarroa Iparraldean Urumea, Baztan, Malerrekan, Erroibar eta Aezkoa kasuan, borda hitza ematen zaio baserriari.[1] Adibideak asko daude baina hona bat: Goizuetako herri barruan "Benai" izeneko etxea dago eta "Benai-Borda" herritik at dagoen baserri izena dugu. Azken honek "Benai-bordako Borda" duelarik, lehen definizioak esaten duenerako.

Erabilerak

aldatu

Hainbat funtzio daude bordetarako[2]:

1 - Etxaldeko borda eskortaren ondoan dagoen eraikina da, erabilera anitzekoa. Baserriari bizi-borda esaten zaio gutxitan.

2 - Mendiko bordak etxola batekin edo bordaldeak erdi-estabulazioari, pentsu-ekoizpenari edo biztanleriari lotua daude. Etxalde bihur daitekete. Bordalde bat mendiko eraikuntza da, larrean eta nahitaez lotutako belardiarik gabe.

3 - Karrikako bordak historikoki biztanleriari lotua daude.

4 - Borda eta saroia abere-hazkuntzari lotua daude.

 
Habitaten kokagunea mendian.[2]

Habitaten kokagunea mendian

aldatu

hainbat borda-mota daude, mendiko altueren arabera. Goietako bazkalekuan, 800 edo 900 metrotik gora artzaintza lekuak kokatzen dauden ardibordak eta saroiak. Artzaintza leku horietan, oihanek mugatzen dute paisaia, eta bordak artaldearen babeslekua dira.[3]

400-600 metrotik behera, ongarritu gabeko sega-belardiak nagusitzen dira bordaldeen sare hertsi batean. Belardi horien gainean, patar zutak iratzelekuz beterik dira nagusiki, eta batzuetan oihan hostotsuz ere bai, batez ere ipar aldeetan[3].

1950eko hamarkadara arte, bordek nolabaiteko errelea izan zuten altuerako bazkalekuaren eta etxalde edo ibarraren artean. Antzina, neguaren ondoren, etxeko erreserbak agortuta zeuden, bordazaina estivera edo goi-mendiko bazkalekura igotzen zen eta bordalden gelditu egiten zen. Gero, baldintzak aldekoak zirenean, etxolara igo eta artzain bihurtzen zen. Eguraldi txarrak harrapatu bazuen, bordaldera jaitsi zen. Transhumantzian, bordaldeak beti izan du errelebo-paper garrantzitsua eta bizitzeko leku bat[2].

Urrian, eguraldi txarraren ondorioz, artzainak beste geldialdi bat egin zuen bordalden.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko etxeak: etxeen izenak eta esanahiak, Euskaltzaindia.
  2. a b c (Frantsesez) Bordes, peuplement et habitat au Pays Basque Nord, Michel Duvert, Kobie. Antropología cultural, ISSN 0214-7939, Nº.11, 2004-2005, or. 225-314
  3. a b (Frantsesez) Euskal mendialdeko Natura 2000 guneetako landareen gidaliburua, Marine Vilarelle, Anne Dehart, Emilie Chomard, Traduction en basque: Bakartxo Arrizabalaga. Euskal Hirigune Elkargoa.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu