Neguko solstizio
Neguko solstizioko egunetan, abenduaren 21-22an izaten da, Lurra planetaren errotazio-ardatzaren ipar poloa Eguzkiaren aurkako noranzkoan orientatzen da. Egun horietan Euskal Herrian eguzki-orduak 8 bakarrik izaten dira eta gau-orduak 16.
Aldiz, Hego hemisferioan, ekainaren 21-22an gertatzen da neguko solstizioa, eta abenduan ipar hemisferioan izandako egoera bera gertatzen da hego hemisferioan.[1] Makurdura dela eta, urtean zehar jasotzen ditugun argi orduen kopurua aldatzen doa. Neguko solstizioan Lurra ez dago Eguzkitik urrunen, askotan pentsatzen den bezala. Ipar Hemisferioan Eguzkia zeiharragoa da, besterik ez.
OndorioakAldatu
Gertaera horrek baditu zenbait ondorio gure planetan:[1]
- Ipar hemisferioan hauek: Urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena dituen eguna da.
- Eguzki-izpiak zerumugarekiko inoiz hartzen duten altuerarik txikienera (irudizko altuera) iristen dira ipar hemisferioan. Horregatik, eguzki-izpiek angelu txikia sortzen dute Lurrarekin eta inoiz baino izpi gutxiago iristen dira azalera-unitate bakoitzeko.
- Ipar poloan, Eguzkia ez da ateratzen egun osoan, 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori zenbait egunez luzatzen da.
EtimologiaAldatu
Solstizio hitza latinetik dator: sol, euskaraz "eguzkia" eta sistere edo "geldi egon".
OspakizunakAldatu
Egun horrekin lotuta mundu osoko kulturek ospakizunak antolatzen dituzte. Hemen bildu ditugu batzuk:
Ipar hemisferioanAldatu
- Europan eta Ipar Amerikan zein Mexikon: Gabon eguna.
- Japonian: Amaterasu.
- Sami herrian: Beiwe jaialdia.
- Dogon herrian: Goru.
- Eskozia: Hogmanay.
- Makara Sankranti: Indian, Nepal.
Hego hemisferioanAldatu
- aimara herria: Willkakuti edo Aimara urte berria.
- Inka kulturan: Inti Raymi
- Maputxe herrian: We Tripantu
- Maori herrian: Maruaroa edo Takurua.
Euskal HerrianAldatu
Euskal Herrian ere une garrantzitsua zen Neguko solstizioa eta horrela ospatzen zen. Koldo Alijostes Bordagarairen hitzetan "Abenduaren 21ean uda bukatzen da gure arbasoen kosmogonia zaharrean eta berriro, negua hasten da; eta horrela betidanik eta betirako etengabeko ziklo natural batean sarturik. Neguko solstizioari Eguberri deitzen diogu, Egun+berri. Neguko solstizioaren pertsonifikazioa Olentzero dugu, eta neguko solstizioaren gurtzearekin loturik agertzen zaigu. Olentzero hitzak baditu zenbait aldaera: Olentzaro, Orentzaro, Orantzaro… Subilaro izena ere erabiltzen da". [2] Gaur egun, kristautasunaren eraginez, Gabonetako festekin batera ospatzen da.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Aritza Bergararen "Neguko solstizioa", Euskonews aldizkari digitalean, 606. zk., 2012/11/23an.
- Joseba Aurkenerena: Neguburu, Eguberri eta Olentzero. [1]