Iridioaren mintzoa

euskarazko liburua

Iridioaren mintzoa Kepa Altonagak 2021an Pamiela argitaletxearekin argitaratutako saiakera-liburua da.[1]

Iridioaren mintzoa
Jatorria
Egilea(k)Kepa Altonaga
Argitaratze-data2021
IzenburuaIridioaren mintzoa. Meteoritoa eta dinosauroen akabantza
ArgitaletxeaPamiela
ISBN978-84-91722-23-6
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaKretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboa

Liburuaren gai nagusia Lurra gure planetan aspaldi-aspaldian gertatu zen dinosauroen akabantza masiboa da. Duela 66 milioi urte izan zen, Kretazeo-Tertziarioko aroen arteko mugan.

Yucatan penintsula Mexikon kokatuta.
Yucatan penintsulan meteoritoak utzitako kraterraren irudikapena.

Kepa Altonagak modu dibulgatzailean deskribatzen du zein hipotesi ausarta plazaratu zen 1980an dinosauroen desagertzea azaltzeko. Garai hartan aspaldiko krater bat izan zitekeena deskubritu zen Mexikoko Yucatan penintsulan. Meteoritoetan Iridio elementuaren presentzia Lurrean baino handiagoa da. Meteoritoa Lurraren kontra jotzean hautsezko hodei erraldoi bat sortu omen zen. Hauts hori mundu oso eguratsera zabalduta, luzaro ilunduko zuen planetako bizimodua, eta horren ondorioz espezie ugarik asko sufritu zuten. Horien artean omen zeuden dinosauroak eta ammoniteak, esaterako.

Zeintzuk izan ziren hipotesi bitxi haren asmatzaileak? Eta horren ondoren, hipotesi hura sendotu baino lehenago zein argumentu erabili ziren hipotesi horren alde eta kontra? Eztabaida latz hura azaltzen du Altonagak liburuan.[2][3]

Bitaño idazle izurtzarrak esandakoaren kontra, ez zegoen euskaldunik Hiroshimako bonba atomikoa jaurti zuten B-29en eskifaietan. Euskaldunik ez, baina bai egon zen bonbaren gibelondoak aztertu zituen zientzialari ospetsu bat, gerora 1968an Fisikako Nobel saria irabaziko zuena eta 1980an plazaratuko zuena meteorito-inpaktuaren hipotesia, zeinak piztu baitzuen gaur arte dirauen kontrobertsia zientifikoa: meteorito batek suntsitu omen zituen dinosauroak orain dela 65 milioi urte. Iridio elementu kimikoaren kontzentrazio anomalo batean oinarrituta dagoen arren, hipotesia oso sinplea da ulertzeko. Puntu bi ditu. Lehenaren arabera, meteorito gigaerraldoi batek jo zuen Lurra. Bigarrenak dioenez, inpaktu osteko ingurune-baldintza gaiztoek eragin zuten suntsipen masiboa, supituki. Paleontologoen iritziz ostera, dinosauroak ordurako suntsituak zeuden, milioika urteko gainbehera gradual baten ondotik. Kepa Altonagak ardatz horren inguruan txirikordatu du "Iridioaren mintzoa", baina ohi bezala, gure koordenatuetara, gure parametroetara ekarri ditu kontakizuna eta gogoeta. Aixerrotako amilburuetatik abiatuta, era kilikor batean eramango gaitu hara eta hona denboran eta espazioan. Egizu txonbo orrialdeotan, Domingo Agirrek Algorriko ur meteoritikoetan bezala!

Zumaiako Algorri hondartzaren garrantzia aldatu

Zumaiako Flyschak milioika urteko notario-lana egin du. Yucataneko meteoritoarena gertatu zena idatzita dago Algorriko hondartzako geruza batean. Geruza horretan eta ingurukoetan neurtu zuten zenbat Iridio eta zenbat ammonite zeuden. Emaitzak oso baliagarriak izan ziren mundu mailako eztabaida hartan.

 
Flyscha itsasotik.

Mundu osoan garrantzia duen GEOSITE gisa onartu da Algorri eta GSSP gisa proposatu da muga horretarako[4]. Horretaz gain flysch zabalgune horretan beste muga geologiko oso nabarmen ikus daitezke. Algorri interpretazio zentroan azalpen ulergarria eta zabala eskaintzen dute hainbat panelen bidez. [1]

 
Zumaiako Flyscharen denbora lerroa

Erreferentziak aldatu

  1. a b Kepa Altonga - Iridioaren mintzoa. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  2. Altonaga, Kepa. (L.G. 2021). Iridioaren mintzoa : meteoritoa eta dinosauroen akabantza / Kepa Altonaga.. Pamiela Argitaletxea ISBN 978-84-9172-223-6. PMC 1260195314. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  3. ARTEFAKTUA: Kepa Altonaga. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  4. (Gaztelaniaz) LIG 43 Límite K/T en Zumaia. Eusko Jaurlaritza, 2 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu