Zianuro
Zianuroa zianuro multzoko konposatu kimiko bat da, -C≡N bezala errepresentatutako anioi monobalentea. Karbono atomo bat eta nitrogeno atomo baten lotura kimikoaz sortzen da.
Zianuro | |
---|---|
Konposizioa | Zianuro |
Mota | nitrogen compound (en) , carbon compound (en) eta gatz |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 36572 |
ZVG | 520052 |
MeSH | D003486 |
Toxikotasuna
aldatuZianuroa batez ere literatura eta zineman pozoitzat erabiltzen den ohiko sustantzia da; halere, errealitatean are gehiago erabili izan den konposatua izan arren. Bigarren Mundu Gerran espioi ugari baliatu ziren prusiar azido eraz, etsaiak harrapatutakoan, beren buruaz beste egiteko, baita Holokaustoko nazien gas ganbaretan Zyklon B izenpean edo AEBetako exekuzioetan potasio zianuroa bezalaxe.
Toxikotasuna ziur aski oxidazio erreakzioak geldiarazteko duen gaitasunetik bide datorkio: zelulek energia sortu ahal izateko, arnasketa zelularra egin behar dute, oxigenoa kontsumituz ATP edo “txanpon energetikoa” sortzeko. Zianuroak erreakzio horietarako ezinbesteko pausu bat geldiarazten du: oxigenotik ATPrako elektroien transferentzia. Erreakzio hori geldiarazitakoan, ezin da ATPrik ekoitzi: horren ondorioz, zelula hil egiten da, izaki eukarioto gehienek ezin baitute oxigenorik gabe lan egin.