Höstsonaten

Höstsonaten (alemanez: Herbstsonate; euskaraz Udazkeneko Sonata) 1978ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da.

Höstsonaten
Jatorria
Argitaratze-data1978
Jatorrizko izenburuaHöstsonaten
Jatorrizko hizkuntzasuediera
Jatorrizko herrialdeaSuedia, Frantzia, Alemania eta Norvegia
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Ingrid Bergman
Liv Ullmann
Gunnar Björnstrand
Erland Josephson
Linn Ullmann
Lena Nyman (en) Itzuli
Halvar Björk
Marianne Aminoff
Mimi Pollak (en) Itzuli
Georg Løkkeberg (en) Itzuli
Eva von Hanno





[[Kategoria:Lena Nyman (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Mimi Pollak (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Georg Løkkeberg (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaITC Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:ITC Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaSylvia Ingemarsson (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaFrédéric Chopin
Argazki-zuzendariaSven Nykvist
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEuropa
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0077711 Filmaffinity: 334801 Allocine: 27604 Rottentomatoes: m/autumn_sonata Allmovie: v3378 TCM: 67803 TV.com: movies/autumn-sonata Netlix: 22689306Edit the value on Wikidata

Filmak piano-jotzaile ospetsu bat eta bere alaba arduragabearen arteko gatazka azaltzen du. Ingrid Bergman aktorearen zinemarako film batetako azken antzezpena izan zen. Soinu banda Frédéric Chopin poloniar musikagilearen piano doinuek osatu zuten.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Charlotte (Ingrid Bergman) nazioartean ospea duen piano-jotzailea da. Bi alaba ditu: Helena (Lena Nyman) duela urte askotatik ezgaitua dago. Eva (Liv Ullmann), alaba zaharrenak, bere seme bakarra istripu batean itota galdu du, eta Suediako herri bateko Viktor (Halvar Björk) izeneko apaiz luterano batekin ezkondua dago. Charlotte urte askoz bere lankide eta lagun izan den Leonarden heriotza ikusi berri du. Evak bere ama duela zazpi urtetatik ez du ikusi, hortaz, Leonarden heriotzaren gertaera amari idatzi eta elizetxean egun batzuk atseden har dezan eskatzeko aprobetxatuko du.

Charlotte etxera iritsiko da. Bere ailegatzearen ondoren, Evak amari Helena bere eta Viktoren zaintzapean bizi dela jakinaraziko dio, amak ospitalean zela uste arren. Gordintasun emozionalez beteriko solasaldi batean, Charlotte eta Evren artean urteetan egon diren oroitzapen eta umiliazioak azaleratuko dira. Ama eta alabaren gaueko solasaldian zehar emozioek gainezka egingo dute. Dena baretzean, Charlottek aintziraren alboko etxea lasaitasunez utzi eta bere piano kontzertista hiritar bizimoduari berrekingo dio. Parrokia txikian, Eva eta Viktorrek beren bizimodu lasaiarekin jarraituko dute, Helena zainduz eta desagertutako euren semearen oroitzapenarekin batera.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu