Notorious (1946ko filma)
Notorious (euskaraz Nabarmen) 1946ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako espioitza thriller filma bat da. Cary Grant, Ingrid Bergman eta Claude Rains aktoreek antzeztu zuten.
Filmak espioitza istorioa kontatzeaz gain, gizonezko eta emakumezkoen harremana bateko gorabeherak erakusten ditu. Gainere, filmak ospea baldin badu, ordurarte zinemaren historian pantailaratu zen musu luzeena agertu zelako da, Cary Grant eta femme fatale delakoaren papera antzezten duen Ingrid Bergman aktorearen artekoa, ordurarteko Ekoizpen Kodeak ez baitzuen hiru segunduko muga iragaten zuen musurik pantailaratzea uzten. Filma honetako musualdi edo musukatzeek bi minutu eta erdi iraun zuen, kritikari askoen arabera "beharbada musu intimo eta erotikoena" izan omen zen.
Bsstalde, Claude Rains aktore bikainak burututako nazi ofizial ohiaren paperari esker Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen. Filma, Brasilgo Rio de Janeiro hirian girotuta dago.
Argumentua
aldatuBere zoritxarrerako, Alicia Huberman (Ingrid Bergman) ospetsu bilakatu da, Bigarren Mundu Gerra ondoren bere aita espioi nazia izanik AEBei traizio egiteagatik zigortua izan baita. Handik gutxira, Aliciak etxean festa bat ospatu eta gonbidatuen artean Devlin (Cary Grant) izeneko gizon bitxi eta erakargarri bat bertaratuko da. Bien arteko adimen eta nortasun talka baten ondoren, Devlinek Aliciari CIAko agente bat dela aitortu eta espioitza naziaren burua den Alexander Sebastian (Claude Rains) atzematen lagun diezaiola eskatuko dio. Alicia Devlinetaz maitemindu denez, baiezkoa eman eta Sebastianianen harreta eta adiskidetasuna bereganatzen saiatuko da. Baina betebehar horretan gero eta gehiago sartuz doan einean, bere bizitza arriskuan jartzen ari dela jabetuko da.
Hitchcocken agerpen laburra
aldatuHitchcocken filma gehienetan bezala honetan ere kameo edo agerpen laburra burutu zuen, hain zuzen, ere ingeles zinema zuzendaria filma hasi eta ordu batera jazotzen den Sebastianen etxaldeko festan gonbidatu gisa zerbitzarien mahaiaren aurrean eta champagnea edanez agertzen da, Grant eta Bergmanen pertsonaiak hara hurbilduz doazen einean. Gerora, jada 1950eko hamarkadatik aurrera Alfred Hitchcock Presents telesailari esker AEBtan oso ospetsu bilakatu izaneren ondorioz, bere agerpen mitikoak filman zehar izatetik filmaren hasierako minutuetara pasarazi zituen, modu horretan ikuslearen harreta filmaren argumentutik aldendu ez zedin.
Aktoreak
aldatu- Cary Grant: T.R. Devlin
- Ingrid Bergman: Alicia Huberman
- Claude Rains: Alexander Sebastian
- Leopoldine Konstantin: Anna Sebastian andrea
- Louis Calhern: Paul Prescott kapitaina, AEBtako Zerbitzu Sekretuetako ofiziala
- Moroni Olsen: Walter Beardsley, AEBtako Zerbitzu Sekretuetako ofiziala
- Ricardo Costa: Julio Barbosa doktorea
- Reinhold Schünzel: Anderson doktorea, konspiratzailea nazia
- Ivan Triesault: Eric Mathis, konspiratzaile nazia
- Eberhard Krumschmidt: Emil Hupka, konspiratzaile nazia
- Alexis Minotis (kredituetan Alex Minotis): Joseph, Sebastianen etxezaina
- Wally Brown: Hopkins jauna
- Sir Charles Mendl: komodorea
- Fay Baker: Ethel
Iruzkina
aldatuHitchcocken maisulan handienetakotzat jo izan ohi da, filma aurreruntz doan einean eta modu harrigarrian argumentuaren gakoak ere berrituz baidoaz. Espioitza istorio bat ardatz hartuz, bi profil ilun dituzten protagonisten arteko maitasun harremanarekin nahasten da, ondorioz maila mekaniko nahiz iradokizunen aldetik egitura bikaina osatuz. Bere erritmoak sekuentzia ahaztuezinak dauzka, tartean giltzena edota amaierako ihesarena.
Kanpo estekak
aldatu- Notorious filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)