Rama

Rama (mitologia)» orritik birbideratua)

Rama Indiako elezahar eta poema epikoetako pertsonaia ospetsua da, Vishnu jainkoaren zazpigarren avatartzat hartua. Ramayana poema epikoan, Ayodhya erregearen semea eta Sitaren senarra da. Ravanak, hamar buru dituen errege-deabruak, eraman zuen bahiturik Sita Zeilan aldera, eta gerra izugarri bati ekin zion orduan Ramak lurralde haren aurka, Hanuman ziminoen erregeak eta animalia guztiek lagunduta. Rama Unibertsoko Lege gorenaren sinboloa da.

Ramaren maskara bat

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu