Diwali edo Divali[1] jaia, "argien jaialdia" hinduismoaren Kartika hilabetean egiten den bost eguneko jaialdi indiarra da.[1][2] Jaialdia hasten da Dhanteras izeneko egunean hasten da, Krishna Paksharen hamahirugarren ilargi-egunean, hinduen egutegiko Ashvin hilaren ilbeheran. Egutegi gregoriarrean, Diwali urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean gerta liteke. Erlijio batean baino gehiagotan ospatzen da Diwali indiarren artean, hala nola hinduismoan, sikhismoan eta jainismoan.[3]

Diwaliko ilunabarra, argiak kaleetan.
Diwali ospakizuna etxean, gozokiak eta su-argiak.

Festaren sinbolismoa zera da: gizakiak Egiaren argirantz aurrera egiteko beharra, ezjakintasunetik eta zoritxarretik. Dharmaren (bertutearen) garaipena lortzea adharmaren gainean (bertuterik eza).[4]

Diwalin jendeak arropa berria estreinatzen du, gozokiak partekatzen ditu eta suziri eta su artifizialak jaurtitzen dituzte. Indiako urte berriaren sarrera da, eta urteko gaurik esanguratsuenetako eta alaienetako bat.

Hinduen tradizioaAldatu

Hinduentzat jai honen buru jainkosa bat da, Lakshmi, Vishnuren ezkontidea. Berak ematen ditu oparotasuna eta aberastasuna, horregatik da bereziki garrantzitsua merkatarien kastarentzat (vaisyak). Ganesh jainkoa ere bereziki gurtzen dute egun horretan. India ekialdean bereziki Kali jainkosa ere gurtzen dute.

Hinduismoaren historia mitikoko zenbait gertaeraren urteurrena da Diwali. Adibidez, Narakasura deabrua hil zuen Krishnak, eta preso zituen hamasei mila dontzeila askatu zituen. Halaber, ospatzen Ayodhya hirira itzuli zela Rama printze eta jainkoa, Ravana Deabruen erregea garaitu ondoren. Kondaira honen arabera, Ayodhya hiriko bizilagunek harresiak eta teilatuak su, kriseilu eta lanparekin bete zituzten, Ramak bidea erraz aurki zezan. Hortik ondorioztatzen da Diwali gauez argi asko pizteko ohitura.

Ospakizun ohikoaAldatu

Etxeak modu berezian garbitzen dira eta hainbat motibo eta olio lanpara edo kandelekin apaintzen dira, ilunabarrean pizten direnak. Ohikoa da plater eta gozoki gozoz osatutako janaria egitea, inguruko eta familiako pertsonei opariak egitea, su artifizialak eta jokoak. Une egokia da kontu-liburuak berritzeko, garbiketa orokorra egiteko, etxeko tresna batzuk ordezteko, etxea margotzeko eta urte berrirako apaintzeko. Tradizioak dio jainkosak bereziki lagunduko diela etsaiekin adiskidetzen direnei.

Ohikoa da aldarea jartzea Lakshmiren irudi batekin, etxeko lehentasunezko leku batean. Irudi horri loreak, intsentsua eta txanponak eskainiko zaizkio mantra errepikatzen den bitartean:

« oṃ Śrī Mahā-Lakṣmīyai namah

Om! Fortuna andere handiari aintza!

»

Ilunabarrean etxeetako leiho eta ate guztiak irekitzen dira, eta horietako bakoitzean argi-eskaintza bat egiten da olio-lanpara edo kandela batekin, mantra bera errepikatuz, Lakshmi etxeetara izpirituz sar dadin bertan urtebetez geratzeko. Paperezko ontziak edo lanparatxoak ere botatzen dira ibai sakratuetara. Zenbat eta urrunago joan, orduan eta zoriontasun handiagoa izango dute datorren urtean. Egunsentiarekin erritualki burua garbitzen du hinduek, eta hori Ganges ibaian bainatuko bailira bezala da, balio sinboliko bera da.

Jainismo eta sikhismoanAldatu

Jainisten tradizioan, beren erlijioaren sortzaileak, Mahavirak, egun honetan nirvana edo askapena lortu zuen, eta hori da ospatzen dutena.

Sikhen artean, bere seigarren guru Hargonbind zenaren askatzea ospatzen dute, eta omenaldia egiten diete sikhismoaren hamar guru espiritualei.

ErreferentziakAldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Diwali» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-28 data duen 141966652 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-02-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b The New Oxford Dictionary of English (1998) ISBN 0-19-861263-X - p.540 "Diwali /dɪwɑːli/ (también Divali) sustantivo festival hindú con luces...".
  2. http://www.britannica.com/EBchecked/topic/166786/Diwali
  3. Upadhye, A. N.. (Jan–Mar 1982). «Mahavira and His Teachings» Journal of the American Oriental Society (American Oriental Society) 102 (1): 231–232. doi:10.2307/601199..
  4. Jean Mead, How and why Do Hindus Celebrate Divali?, ISBN 978-0-237-534-127