Berraragiztatze
Berraragiztatzea edo berraragiztapena hiltzean gizabanakoen esentzia (adimen, arima, konorte edo energia) beste gorputzetara pasako den sinesmena da. Berez, ideia batzuk hartzen ditu bere barnean:
- metenpsikosia.
- transmigrazioa.
- ber-haragitzea.
- berpizkundea.

Aukera guztietan, arimak gorputzez gorputz bidaia egiten du azkenekoz askapena lortu arte. Hala ere, badaude arimarik gabeko berraragiztatzea bultzatzen duten ideiak ere:
Berraragiztatzearen sinesmena jada antzinaroko erlijioetan existitzen zen eta ekialdean erlijio nagusiek (hinduismoak, budismoak edota taoismoak) onartzen dute. Erlijio judeokristauek (kristautasunak, judaismoak edota islamak), berriz, ez dute ideia onartzen, nahiz eta zenbait herexia aldekoa izan.
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |