Pantxoa Etxegoin (Jatsu, Nafarroa Beherea, 1960ko irailaren 11 -) Iparraldeko kultura-eragilea da. Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria izan da 1996tik 2021ko urtarrilera arte, lekukoa Joanes Etxebesteri transmitituko zion.[1][2]

Pantxoa Etxegoin


Euskal Kultur Erakundeako zuzendari

1996 - 2021eko urtarrila
Bizitza
JaiotzaJatsu1960ko irailaren 11 (63 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkultura-ekintzailea
KidetzaEuskal Kultur Erakundea

Eusko Jaurlaritzaren baitako Euskararen Aholku Batzordeko kide ere izan da.

Biografia aldatu

Jatsu herri txikian jaiota haurtzaroa baserri giroan bizi izan zen. Aita eta ama kantuzale amorratuak izanik, kulturzalea bilakatu zen. Txikia zela liluratu egiten zen inguruko herrietan ikusten zituen kantaldietan (Pantxoa eta Peio, Manex Pagola, Estitxu, Ugutz Robles-Arangiz, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Joxan Artze, Mikel Laboa), baita ostatuetan edo ospakizunetan berez sortutako lagun arteko saioetan.[3]

Gure Irratia edota Irulegi Irratian eleberri batzuen irakurlea izan ezik, itzultzaile-lanetan ere ibilia da. Euskal Herriko turismo bulegoarentzat gidaliburu turistikoen itzulpenak egin ditu, baita Donibane Lohizuneko Musée Grevinentzat idazkien itzulpen eta grabazioak ere.

 
EKEren zuzendaria izan da (1996-2021
 
Lota Jauregia Uztaritzen, EKEren egoitza

Euskal Kultura Erakundeko zuzendaria izan da 24 urtez, Uztaritzeko Lota Jauregian (Lapurdi) lan egin du eta elkartearen jaiotzaren zortzi urte eta gero, Leihotik izeneko euskal bihilabetekaria.

Urte horietan EKEk lan handia egin zuen ahozko ondarearen inguruan. Alde numerikoa ere garatu zuen, esaterako Mintzoak.eus plataforma lekukotasun asko jaso ditu. Horrez gain, erakusketak garatu zituen, batzuetan eurek sortuak osoki. Artistak elkarri lotu, proiektuak lotu... Mugaz gaindiko harremanak azkartu eta proiektuak sortu zituen.

Kultur elkarteak laguntzen ditu EKEk ekonomikoki, baina ez bakarrik: aholkuak ere ematen ditu, formakuntzak proposatzen...

2021eko azaroan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[4]

Kultura parte hartzailearen eragilea aldatu

Eragile izan Etxegoin EKE barruan, bere ustez, Euskal Herrian herri kultura biziki azkarra da: herrietan jendeak parte hartzen du, ez da bakarrik ikusle; Ipar Euskal Herrian bada ohidura hori. Eta behar da zerbait egin kultura ez dadin izan kontsumitzeko zerbait bakarrik, jendeak parte har dezan eta biziaraz dezan. Kultura da egunerokoan bizitzen dugun hori, eta plazera ematen diguna, besteekin partekatuz. Horretarako, esperimentatu behar dugu, gauzak entseatu. Gero, gure aldetik, bere ustez, gako nagusia da partaidetzak izatea: osagarritasuna atzeman behar da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ibargarai, Joana. ««Kultur arloan, bakoitzak baluke zerbait egiteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  2. «Milesker Pantxoa!» EKE (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  3. Euskalkiak. (2014-02-27). Pantxoa Etxegoin. (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  4. Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu

Kanpo estekak aldatu