Maia Duguine
Maia Duguine (Hazparne, 1979) sintaxian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki gramatika ikertzen nabarmendu da. Baionako IKER UMR5478ren ikerketa-taldeko kidea da.[1]
Maia Duguine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Ricardo Etxepare Igiñiz Myriam Uribe-Etxebarria Hamida Demirdache |
Hizkuntzak | euskara frantsesa ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea eta filologoa |
Enplegatzailea(k) | Bordele Montaigne Unibertsitatea (2009 - 2011) Euskal Herriko Unibertsitatea (2011 - 2014) Cambridgeko Unibertsitatea (2014 - 2015) Euskal Herriko Unibertsitatea (2015 - 2017) IKER ikerketa-zentroa (2017 - |
Ikasketak
aldatuHizkuntzalaritza ikasi zuen Bordeleko Montaigne Unibertsitatean, eta ondotik Euskal Ikasketetan Masterra (orduko DEA) Baionan. Gero Gasteizen UPV/EHUko Hizkuntzalaritza programan Masterra/DEA egin zuen (2006), eta tesia 2013n.
2014an Cambridgeko Unibertsitatean aritu zen doktorego-ondoko ikertzaile gisa. Ondoren, 2015ean irakasle postu bat lortu zuen Gasteizko Letren Fakultatean, eta azkenik CNRS ikertzaile postu bat Baionako IKER taldean 2017an.
Ikertzailea hizkuntzalaritzan
aldatuSintaxia eta gramatika dira bere ikergai nagusiak. Hizkuntzaren egitura aztertzen du, eta bereziki interesatzen zaizkio hizkuntz aldakortasuna eta honen mugak, eta sintaxiak esanahiarekin eta gauzatze fonologikoarekin dituen harremanak.[1]
Doktere-tesian argumentu isilak aztertu zituen, hau izan zen izenburua: Arte eta Humanitateak arloko sari berezia jaso zuen UPV/EHUn, "Argumentu isilak eta hizkuntza-aldaketa: pro-drop-en azterketa minimalista. /Null Arguments and Linguistic Variation: A Minimalist Analysis of Pro-Drop." Zuzendariak Nanteseko Unibertsitateko Hamida Demirdache, IKER taldeko Ricardo Etxepare eta UPV/EHUko Myriam Uribe-Etxebarria irakasleak izan ziren.[2]
Geroago hitz-ordenako gaiak ikertzen ditu: menderakuntza, galde-egiturak, eta ezeztapena. Euskararen diakronia ere aztertzen du, historian zehar hitz-ordenan gertatu diren aldaketak. Ikertzen ditudan beste gaien artean daude: anafora eta perpaus jokatugabeak.
Argitalpenak
aldatuHainbat artikulu akademikoz gain, liburu hauek idatzi edo editatu ditu:
- Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna [Null arguments and linguistic variation]. Donostia: Udako Euskal Unibertsitatea [296 p.], ISBN 978-84-8438-329-1. 2010
- Euskaldun orok altxa burua. Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002. Donostia: Eusko Ikaskuntza [229 p.], ISBN 84-8419-889-8. Editorea Jacques Aurnague-rekin 2005
- Argument Structure and Syntactic Relations: A Cross-Linguistic Perspective, Amsterdam: J. Benjamins [349 p.], ISBN 978-90-2725541-9. Editorea Susana Huidobro eta Nerea Madariaga-rekin. 2010
Artikulu akademikoen artean euskarazko hauek daude:
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Maia Duguine: “Nazioarteko ikerketak euskaraz badaki; ez da soilik lelo indartsua”» www.ueu.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
- ↑ Duguine, Maia. (2021). Maia Duguine CNRS-IKER UMR 5478. Short CV (2021/04). Uinibasq.
- ↑ Duguine, Maia. (2016-01-01). «Argumentu isilen tipologia bateratu baten aldeko zenbait argudio» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (19): 219–229. doi: . ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ Duguine, Maia. (2013-10-01). «Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (17): 55–74. doi: . ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ Duguine, Maia. (2009). Hazparneko euskaraz bi hitz.. Euskera - Euskaltzaindia.
Kanpo estekak
aldatu- Maia Duguine unibasque.eus
- Maia Duguine Lapurdum euskal ikerketen aldizkarian
- Ikergazte2023. Maia Duguine
- Maia Duguine ehu.academia.edu