Iñaki Martinez de Luna
Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Gasteiz, 1950eko urriaren 22a - ) euskal soziologoa da.
Iñaki Martinez de Luna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1950eko urriaren 22a (72 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa, soziolinguista eta Euskaltzain urgazleen zerrenda |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
![]() |
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia (1990-2015), hizkuntzaren soziologian aditua, bereziki hizkuntza gutxituen soziolinguistikan.[1] Hainbat erakundetan lan egin izan du: 1982tik 1986ra arte EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea) eta 1986tik 2015era bitartean Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna izan da.
2007-2013 artean Auñamendi Eusko Entziklopediako zuzendaria izan zen. Soziolinguistika klusterreko kide eta lehen lehendakaria. HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondoko zuzendaria (2001-2016). Eusko Ikaskuntzako kidea. ARRUE ikerlerroko zuzendaria (2004-2022), Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa (EGOD) ikerlaneko zuzendaria.[2] Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektuko zuzendaria (2013-2018). BAT Soziolinguistika aldizkariko zuzendaria ere 2022ra arte izan da.
2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[3]
2017tik Garabide elkarteko Kontseilu Nagusiko kidea eta 2019tik aurrera lehendakaria.[4][5]
2018ko maiatzaren 24tik Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea da.
2020tik Euskararen Aholku Batzordeko Osoko kidea da, eta ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren azpi-batzordeko burua.
ArgitalpenakAldatu
Azken argitalpen batzuk dira hauek:
- 2011ko ARRUE proiektua: LMH4ko eta DBH2ko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera EAEko Ebaluazio diagnostikoan oinarritutako ikerlana (2013),[1]
- Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena (2013),[6]
- Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak (2016),[7]
- The Basque language: From an unknown past to a bright future (EJM 8 (2015) 3/4: 225–254),
- La sociolingüística del euskera: del movimiento social a la práctica académica (2015),[2]
- Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa / Análisis de los Discursos Básicos Sobre el Euskera (2016),[8]
- EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan (2011-2015). ARRUE proiektua (2018),[9]
- Hizkuntza-estrategia birpentsatuz (2018) Hermes 60: 68-70,[10]
- Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka (BAT Soziolinguistika 106, 2018-1),[11]
- Euskalgintzaren nondik norakoak: gogoeta bat (BAT Soziolinguistika 112, 2019-3),[12]
- The contemporary flourishing of the Basque Language (Linguistic Minorities in Europe Online, 2020).
SariakAldatu
- 2022: Anton Abadia saria euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duena.[13] Iñaki Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari eman zioten saria lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituelako; lankidetzazko eredu berri bat garatu duelako euskararen komunitatetik besteei erakusteko, eta beste komunitate horien jarrera eta bizipenetatik Euskal Herrian ere ikasteko.[5]Garabide Elkarteko Jon Sarasua eta Iñaki Martinez de Luna, Abadia Saria jasotzen (2023-02-22) Gipuzkoako Aldun Nagusi Markel Olanorekin.[5]
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba / Soziolinguista» Euskonews (506).
- ↑ Martinez de Luna Perez de Arriba, Iñaki. (2016-08-22). «Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoen lanketa: EGOD egitasmoa: emaitza txostena» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- ↑ «Sei euskaltzain urgazle gehiago ditu Euskaltzaindiak» Berria 2015-07-20.
- ↑ Garabide. «Nor gara» Garabide (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
- ↑ a b c «Garabide Elkarteak jaso du 2022ko Abadia Saria, hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta elkar ezagutzaren alde egiten duen lanagatik» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ «Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ Iñaki Martinez de Luna, Xabier Erize, Mikel Zalbide. Euskararen bilakaera soziolinguiztikoa(1981-2011). .
- ↑ http://www.euskadi.eus/web01-a2aznscp/eu/k75aWebPublicacionesWar/k75aObtenerPublicacionDigitalServlet?R01HNoPortal=true&N_LIBR=051807&N_EDIC=0001&C_IDIOM=eu&FORMATO=.pdf
- ↑ «Eaeko Ikasleen Euskararen Erabilera Eskola-Giroan (2011-2015) Aurre Proiektua - Txosten Exekutiboa. Batzuk. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ «2018» www.sabinoarana.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «BAT 106 - 2018 (1), "Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka" | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ https://web.archive.org/web/20191208002318/http://www.soziolinguistika.eus/node/7047
- ↑ Romatet, June. (2023-01-13). «Hizkuntza gutxituen ahotsa goratuz» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).