Ireki menu nagusia

Jean-Baptiste Battittu Coyos Etxebarne (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1952ko urriaren 15a -) euskal irakasle, idazle eta euskaltzain osoa da.

Jean-Baptiste Coyos
Jean-Baptiste Coyos 2013.jpg
Bizitza
Jaiotza Maule-Lextarre1952ko urriaren  15a (66 urte)
Herrialdea  Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Paris Descartes University - Sorbonne Paris Cité Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Kidetza Euskaltzaindia

BiografiaAldatu

1974an lehen mailako irakasle ikasketak burutu zituen eta irakaslea izan zen 2008ra arte. Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da Parisko René Descartes unibertsitatean. 1996az geroztik eskola ematen du Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean.

1999tik 2003ra hizkuntza politikarako arduraduna izan zen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean eta 2004tik 2006ra ikerketa karguduna Baionako Iker Zentroan.

2006an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. 2010eko azaroaren 26an izendatu zuten euskaltzain oso[1] Jean Haritxelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatuta. Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea da.

LanakAldatu

  • Description du parler basque souletin des Arbailles - Étude de l'ergativité tesi doktorala
  • Politique linguistique Langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne
  • Xiberotarra zuberera, le dialecte basque souletin

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu