Jesus Mari Goñi Zabala
Jesus Mari Goñi Zabala euskal ingeniaria eta pedagogoa da, eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Matematika euskaraz landu zituzten aitzindarietako bat izan zen 1970eko hamarkadan.
Jesus Mari Goñi Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, pedagogoa, matematikaria eta ingeniaria |
Enplegatzailea(k) | Ikastolen Elkartea (1972 - 1981) Euskal Herriko Unibertsitatea (1992 - |
Ikasketak
aldatuNafarroako unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen metalurgiako gaietan. (1968-1973). Geroago Filosofia eta Letrak ikasi zuen (1978 - 1983) eta 1992an doktore-titulua lortu zuen pedagogian.
Irakaslea
aldatuErrenteriako Orereta ikastolan irakasle izan zen bederatzi urtez (1972-1981). Geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Landu dituen gaiak Matematikaren didaktika. SAEeta ICE zerbitzuen zuzendaria izan da EHUn.
UEUko Matematika saileko kide aitzindaria
aldatuMatematika euskaraz lantzen aitzindaria izan zen taldean ibili ziren hauek, besteak beste: Maria Jesus Alkain, Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Maria Jesus Esteban Galarza, Karmele Fernandez Agirre, Jesus Mari Goñi Zabala, Anjeles Iztueta, Jesus Mari Larrazabal, Xabier Mauleon, Karlos Santamaria Ansa, Arantza Urkaregi, Yosu Yurramendi, Mari Jose Zarate Azkuna eta Enrique Zuazua Iriondo.[1]
Udako Euskal Unibertsitateko Matematika Saila izan zen ekinbide hori bideratzeko lan-taldea eta matematika hiztegia ere elkarrekin landu zuten, UEUren babesean.[2]
Idatzitako liburuak
aldatuBesteak beste liburu hauek argitaratu du euskaraz matematikari buruz:[3]
Izenburua | Egileak | Erakundea | Urtea |
Filosofia hiztegia /1 | Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Piarres Aintziart , Jose Luis Alvarez Santa Cristina "Txelis", Jose Antonio Amutxastegi , Xabier Andonegi Gurrutxaga, Roman Azkue , Joxe Azurmendi Otaegi, Mikel Azurmendi Intxausti, Erramun Baxok , Martin Etxeberria , Paco Garmendia Agirrezabalaga, Jesus Mari Goñi Zabala, Juan Mari Ilarduya , Jon Ituarte Etxabe, Paulo Iztueta Armendariz, Henrike Knörr Borràs, Edorta Kortadi Olano, Koldo Kortabitarte , Elena Martinez Rubio, Xabier Olano , Jon Sudupe Martija, Jose Ramon Urrutxua , Piarres Xarriton Zabaltzagarai | UZEI arg | 1987 |
Filosofia hiztegia /2 | Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Piarres Aintziart , Jose Luis Alvarez Santa Cristina "Txelis", Jose Antonio Amutxastegi , Xabier Andonegi Gurrutxaga, Roman Azkue , Joxe Azurmendi Otaegi, Mikel Azurmendi Intxausti, Erramun Baxok , Martin Etxeberria , Paco Garmendia Agirrezabalaga, Jesus Mari Goñi Zabala, Juan Mari Ilarduya , Jon Ituarte Etxabe, Paulo Iztueta Armendariz, Henrike Knörr Borràs, Edorta Kortadi Olano, Koldo Kortabitarte , Elena Martinez Rubio, Xabier Olano , Jon Sudupe Martija, Jose Ramon Urrutxua , Piarres Xarriton Zabaltzagarai | UZEI arg | 1987 |
Logika. Multzo teoria | Jesus Mari Goñi Zabala | ELHUYAR arg | 1985 |
Matematika/1: hiztegia | Maria Jesus Alkain , Arantza Areizaga , Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Maria Jesus Esteban Galarza, Jesus Mari Goñi Zabala, Xabier Mauleon , Karlos Santamaria Ansa, Mikel Zalbide Elustondo, Mari Jose Zarate Azkuna | UZEI arg | 1982 |
Matematika/2: hiztegia | Maria Jesus Alkain , Arantza Areizaga , Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Maria Jesus Esteban Galarza, Jesus Mari Goñi Zabala, Xabier Mauleon , Karlos Santamaria Ansa, Mikel Zalbide Elustondo, Mari Jose Zarate Azkuna | UZEI arg | 1982 |
Euskarazko hitzaldiak
aldatuUdako Euskal Unibertsitatean hitzaldi / Ikastaro hauek eman zituen:
Izenburua | Egileak | Erakundea | Urtea |
"Baga Biga" metodoaren aurkezpena (ama-eskola eta lehen maila) | Jesus Mari Goñi Zabala | UEU | 1990 |
Aritmetika eta Logikaren arteko erlazioa | Jesus Mari Goñi Zabala | UEU | 1983 |
Matematikaren irakaskuntza irakasle eskoletan | Jesus Mari Goñi Zabala | UEU | 1981 |
Matematikaren didaktika | Jesus Mari Goñi Zabala, Itziar Sarasola | UEU | 1978 |
Metodologia praktikoa matematikan | J. Barriola , Feli Etxeberria Sagastume, Jesus Mari Goñi Zabala, Ziriako Uriarte | UEU | 1977 |
Multzo teoria, geometria, erlazioak, logika | Jesus Mari Goñi Zabala, Mikel Lasa Altuna, Ziriako Uriarte | UEU | 1977 |
Proposizioen logika. Logikaren aplikapenak irakaskintzan | Jesus Mari Goñi Zabala | UEU | 1976 |
Zenbakien teoria N multzoan. Multzoen teoria orokorra | Jesus Mari Goñi Zabala | UEU | 1975 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ UZEI.. (1990). Matematika hiztegia. Elkar ISBN 84-7529-019-1. PMC 971672042. (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
- ↑ Anjeles Iztueta: “UEUkideen sarea beti izan dut oso presente nire ibilbide profesional edo politikoan” – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
- ↑ «Karmele Fernandez Agirre :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Jesus Mari Goñi Zabala Linkedin sare sozial profesionalean